ANSOLA ORMAZABAL Josu

Prestakuntza akademikoa:

  • Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzako graduduna
  • ETE-en Finantza Kudeaketako aditua

Hizkuntza-eskakizuna:

Elebiduna

Curriculum laburtua:

Josu Ansolak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du aholkularitza-sektorean eta, zehazkiago, Ekonomiaren Garapen eta Lurralde Lehiakortasun arloan. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua eta Ekonomia eta Finantza Kudeaketan aditua, irakasle laguntzailea da IMHko Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolan (Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitutako zentroa), Berrikuntzaren Sistema, Politika eta Ekonomia alorrean.
Aholkularitza-enpresa bateko zuzendari gisa 15 urte baino gehiago eman ondoren, Ermuko Udaleko taldean sartu zen, Ermuko Smart City estrategia hedatzeko. 2020an Ekonomiaren Garapenerako Zuzendari izatera pasa da, bertatik Ermuko Smart City estrategia zuzentzen delarik.
Kontseilaria da hainbat startupetan, eta aktiboki parte hartu du hainbat enpresa-ekimenen sorreran eta berrikuntza-proiektutan.