ALTUNA ELORRIAGA Iker
Prestakuntza akademikoa:
Digital Manufacturing Unibertsitate Masterra
Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Graduatua
Curriculum laburtua:
Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Ingeniaria da, eta Digital Manufacturing masterra du IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskolan, Elgoibarren. Fabrikazio arloko arduraduna eta Ingeniaritza Dualaren Eskolako irakaslea da, EHUri (Euskal Herriko Unibertsitatea) atxikitako zentroan. Bertan, Diseinu Industriala, Fabrikazio Teknologiak II eta DUAL 1 irakasgaietan ematen du eta Gradu Amaierako Lanak ere zuzentzen ditu. Horrez gain, Ingeniaritza Dualaren Eskolako Digital Manufacturing masterrean “Sistemas industriales para ingeniería” irakasgaia ematen du. Aldi berean, langileentzako espezializazio-ikastaroetan ere irakasle da, eta irakaskuntza-lana ikerketarekin eta sektoreko nahiz inguruko enpresekin garatutako industria-proiektuekin uztartzen du.