Behar bereziak dituzten ikasleak

Hezkuntza-premia bereziak behar dituzten dibertsitate funtzionalen bat duten pertsonen erabateko integrazioa bultzatzeko, Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolak curriculum-egokitzapenen, ibilbideen edo ikasketa alternatiboen beharra ebaluatuko duen pertsona-talde baten laguntza jarriko du haren eskura. Honako hauek osatzen dute taldea:

  • Ingeniaritza Dualaren Eskolako zuzendaria.
  • Titulazioaren koordinatzailea.
  • Laneko Segurtasun eta Osasuneko koordinatzailea.
  • Kalitate eta Ingurumeneko koordinatzailea.
  • Tutore akademikoa.