Erasmus gutuna

Goi Hezkuntzako erakunde batek, Erasmus + programaren barruan, Europan eta nazio artean burutu ditzakeen lankidetza jardueretarako kalitatezko marko orokorra Goi Hezkuntzarako Erasmus Gutuna-k (Erasmus Charter for Higher Education - ECHE) ezartzen du.

Goi Ikasketako Zentro guztientzat aldez aurreko baldintza da Erasmus Gutuna lortzea, baldin eta pertsonen ikasketa-mugikortasunean eta/edo Programaren barruan gauzatzen diren berrikuntzarako eta praktika onetarako lankidetzan parte hartu nahi badu. Erasmus + Programak irauten duen aldi osorako ematen da Erasmus Gutuna (2014-2020).