Buddy programa

 

OHARRA:

Osasun alerta egoera dela eta, Buddy programa aldi baterako bertan behera gelditu da.

 

Zer da Buddy programa?
Nazioarteko Harremanen Zerbitzuak garatutako programa bat da, zeinek IMHra datozen nazioarteko ikasleak IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan integratzea duen helburu.

Zertan datza?
Datorren ikasturtean eskolara etorriko diren nazioarteko ikasleak babestean datza. Ikasle atzerritar horiek "IMHn eta inguruko bizitzan" murgiltzen laguntzea da helburua. Trukean, eskolako ikasleak beste herrialde batzuetako jendea, kultura, hizkuntza, etab. ezagutzeko aukera izan dezake, eta, gainera, 3 kreditu ere lortu ahal izango ditu (4. mailako PFI irakasgaian baliozkotze partziala egiteko erabili ahal izango dira kreditu horiek)1.

Zein helburu ditu Buddy programak?
    • Nazioarteko ikasleak Eskolan integratzea.
    • Nazioarteko ikasleei euskal gizarte-bizitzara eta bizitza akademikora egokitzen laguntzea.
    • Biek atzerriko hizkuntza bat praktikatzea.
    • Pertsona berriak, haien hizkuntzak, ohiturak, kultura … ezagutzea.

Zer funtzio bete behar ditu Buddyk?
    • Programa hasi aurreko bileran parte hartzea.
    • Posta elektroniko bidez ikasle bisitariarekin kontaktuan ipintzea.
    • Iristen denean, aireportura, tren geltokira... joan bere bila eta ostatura laguntzea.
    • Eskolara joateko garraiobideak azaltzea, ostatu hartzen duen herriko interesguneak…
    • Eskolara egiten duen lehen bidaian laguntzea (lehen eskola-egunean joan ezin bada, aurretik lagundu, bisitariak nola iritsi jakin dezan).
    • Nazioarteko ikaslea ahal duen neurrian laguntzea.
    • Ikasle atzerritarrari harrera egitea eta Eskolako oinarrizko gauzak erakustea.
    • Inguruko gazte- eta unibertsitate-giroan integratzea.
    • Euskal kulturan eta gizartean sartzea, parte dela lortu arte.

Zer abantaila ditu Buddy izateak?
    • Hizkuntzak praktikatu ahal izatea.
    • Munduko beste herrialde batzuetako jendea ezagutzeko aukera izatea.
    • Gehienez 3 kreditu lortu ahal izatea2.
    • 1,5 kreditu: iraila-ekaina (nazioarteko ikaslea gaztelera ikasten dagoen urtea edo )
    • 1,5 kreditu: iraila-ekaina (nazioarteko ikaslearen graduko ikasketen lehen urtea)

Nola izan naiteke Buddy?
Nazioarteko ikasle baten Buddy izateko, inprimakia bete besterik ez duzu egin behar uztailak 1a baino lehen. Uztailak 1etik aurrera eskaerak aztertu eta Nazioarteko Harremanetarako Zerbitzua zurekin harremanetan jarriko da.

Behar den Buddy kopurua baino eskaera gehiago balego, eskaera-hurrenkerari eutsiko zaio.

Inprimakia

 

1 Kontuan hartu kredituen baliozkotzea beranduen, ikasgaian matrikulaturiko ikasturtean irailean eskatu behar dela.
Aitortu beharreko unitatea ikasgai osoa da, baina ikasgaiaren hautazkotasuna eta izaera kontuan hartuta, lorturiko kredituen baliokide diren ordu presentzialak kontuan hartzeko aukera dago (1 ECTS = 10 ordu), baina irakasgaia ezingo da osorik baliozkotu (hau da, PFIko ikastaroetan egin beharreko guztizko ordu-kopurua murriztuko da). Baliozkotu beharreko unitatea ikasgaia denez, ikasleak kreditu horien matrikulazio-tasak osorik ordaindu beharko ditu.

2 Kredituak emateko orduan nazioarteko ikaslearen balorazioa kontuan hartuko da