Sarbidea. Xehetasunak

Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolaren sarbide prozesua bat dator ekainaren 6ko 412/2014 Errege Dekretuak ezartzen dituen unibertsitateko sarbide prozedura guztiekin. Errege Dekretu honetan ezarritako printzipio gidariak edo une bakoitzean indarrean dagoen araudia kontuan hartuta egingo dira.

Unibertsitatean sartzeko ohiko modua Gradu-ko unibertsitate ikasketa ofizialen sarbide proba gainditzea edo homologatzea da, ondorengoentzat bideratua:

  • Batxilergoko titulu espainola dutenentzat edo aurrekoa hezkuntza-antolamenduetatik datozen ikasketa baliokideak dituzten haientzat.
  • Europa Batasunean edota gai honen inguruan Espainiar Estatuarekin nazioarteko akordioak adostu dituzten beste herrialdeetan unibertsitateko sarbidea gauzatzeko beharrezkoak diren ikasketen homologazioa lortzen dutenentzat
  • 25 urtetik gorakoentzat.
  • 40 edo 45 urtetik gora dituztenentzat (zenbait sarbide froga gauzatuta), unibertsitatean sartzeko inolako titulu akademiko emaile zein lan-esperientzia agiriren beharrik gabe.
  • Goi-Mailako Lanbide Heziketako Teknikari titulua edo aurretiazko hezkuntza-antolamenduetako baliokideak dituztenentzat. Baita lanbide heziketaren bidez baliokidetutako atzerriko ikasketak dituzten haientzat ere. Kasu horretan ondorengo zikloek izango dute lehentasunezko sarbidea:
    • Elektrikzitatea eta Elektronika
      - Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak
      - Automatizazio eta robotika industriala
      - Mantentze-lan elektronikoa
    • Fabrikazio Mekanikoa
      - Fabrikazio mekanikoko ekoizpenaren programazioa
      - Fabrikazio mekanikoko diseinua
      - Moldekatutako metal eta polimeroen ekoizpenerako programazioa
      - Metal-eraikuntzak
    • Instalazioa eta mantenimendua
      - Instalazio termiko eta fluidodunen mantenua
      - Mekatronika industriala