Onarpena. Xehetasunak

Ingeniaritzako ikasketa hauek ikasketak eta lanak txandakatzearen bidezko erregimenean garatzen dira. Zentzu honetan, ingeniaritza dualaren ikasketak 1996 urtetik hona jarraian emandako esperientzian oinarrituta, eta 1892/2008 Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak onartzen duena kontuan hartuta – non gradu ofizialen unibertsitate ikasketen sarbiderako baldintzen araudiak jasotzen diren puntuan, “unibertsitateek ikasketa jakin batzuen sarbiderako baldintza edo proba bereziak ezarri ahal izango dituzte” aipatzen den – sarbide baldintza hauek egiaztatutako eta onartutako ikasketa planaren memoria honetan jasotzen dira.

Sarbide-baldintzak betetzen dituzten hautagaiei, dagokien “Hautagaitza txostena” emango zaie eta hautapen probak egingo dituzte.

Hautagaien aukeraketa Hautapen Epaimahaiak egingo du. Afera hori ebazteko ondorengo elementuetan oinarrituko dira:

  • Unibertsitate ikasketen edo beste tituluen onartze nota, 1892/2008 Errege Dekretuan ezartzen dena kontuan hartuz.
  • Zenbait gaitasun neurtuko dituzten froga psikoteknikoak, hala nola, mekanikoa, espaziala, ahozkoa eta abstrakziozkoa.
  • Banakako elkarrizketa. Ondorengo gaitasun eta balioak neurtzen ditu: Autokontzeptua, Autonomia/Dinamismoa, Parte-hartzea/Inplikazioa/Konpromisoa erabakiak hartzerako unean, baita Talde lana, Erantzukizuna, Presioari aurre egiteko gaitasuna eta Lidergoa ere.

Hautapen Epaimahaiak, aurreko probak oinarri, onartutako hautagaien zerrenda proposatuko du.