Kudeaketa egutegia
2026/27ko Kudeaketa Akademikoko Egutegia. Epeak eta prozedurak.
1. Matrikula berria
1. deialdian onartutako ikasle berriek matrikula egiteko eta agiriak idazkaritzan aurkezteko epea 2026ko uztailaren 20an hasi eta 22an amaitzen da.
2. deialdian onartutako ikasleek 2026ko irailaren 1etik 4ra bitartean egin beharko dute matrikula, plaza librerik balego.
2. Goiko mailetako matrikula (eskaera online)
Goiko mailetako ikasleek, matrikula egiteko eta agiriak aurkezteko, 2026ko uztailaren 16tik 17ra dute (aurreko ikasturtean Eskolan matrikulatutako ikasleek), eta eskaera web bidez egin beharko dute hurrengo estekaren bitartez: eskaera.
Gradu Amaierako Lana soilik duten ikasleen kasuan, 2026ko irailaren 28tik urriaren 4ra izango da epea.
DUAL III egingo duten ikasleentzat 2027ko otsailean zehar izango da epea.
3. Ikasketak berrartzen dituzten ikasleentzako matrikula
Matrikularako agiriak aurkezteko epea 2026ko uztailaren 16tik 17ra izango da, eta agiriak ikastegiko idazkaritzan eman behar dira.
4. Lekualdaketak
Ikus matrikula berria ataleko datak (beste unibertsitate ikasketak hasita dituzten ikasleak).
5. Matrikula-aldaketak
2026ko irailaren 3tik 11ra bitartean.
Ikasgaien baliozkotze eskaeraren zain dauden ikasleak, jakinarazpena bidali eta 15 eguneko epean erantzungo da.
6. Matrikula baliogabetzea
Matrikula baliogabetzeko epea 2026ko abenduaren 31 izango da.
7. Ikasgaien aitorpen eskaera
Irakasgaien aitorpenerako eskaera ikastegiko idazkaritzan entregatu beharko da 2026ko irailaren 1etik 9ra bitartean.
Atzerriko misioa irakasgaiaren aitorpenerako eskaera egiteko epea 2026ko abenduaren 2tik 11 arte izango da.
8. Konpentsazio bidezko ebaluazioa (eskaera online)
Eskariak web bidez soilik bidaliko dira 2026ko irailaren 1etik eta 5era, eta 2027ko martxoaren 1etik 5era, hurrengo estekari jarraituz: eskaera egin eta ondorengo eskaera orria erabiliz: eskaera orria.
Konpentsazio Epaimahaiak irailaren edo martxoaren 30a baino lehen hartuko du erabakia, hurrenez hurren. Ebaluazio Arautegian onartutako eta jasotako irizpideak bete behar dira. Ikus irizpideak.
9. Ikasketa amaierako deialdia (urte osoko eta urteko 2. seihileko ikasgaiak)
Titulazioa lortzeko gehienez 30 kreditu gainditu gabe dituzten graduko ikasleek (GRALA kontuan hartu gabe) deialdia urtarrilera aurreratzea eskatu ahal izango dute 1. matrikulakoak ez diren azterketa-data ofiziala duten ikasgaietan (deialdi arruntean) (GRALA izan ezik). Begiratu baldintzak kudeaketa-araudian.
Eskariak 2026ko azaroaren 4tik eta 13ra bidaliko dira web bidez soilik, hurrengo estekari jarraituz: eskaera egin eta ondorengo eskaera orria erabiliz: eskaera orria.
Eskaerarik badago, zentroak azterketa horien data ofizialak argitara emango ditu 2026ko abenduaren 17an, eta azterketak 2027ko urtarrilaren 18tik 22ra bitartean egingo dira.
10. Gradu amaierako lanaren matrikula
Otsaileko deialdia
- Gradu Amaierako Lanaren matrikula eskaera eta memoria entregatzea 2027ko otsailaren 11 eta 12 bitartean egin beharko da.
- GRAL-aren defentsa 2027ko otsailaren 22tik 24ra bitartean egingo da.
Uztaileko deialdia
- Gradu Amaierako Lanaren matrikula eskaera eta memoria entregatzea 2027ko uztailaren 1 eta 2 bitartean egin beharko da.
- GRAL-aren defentsa 2027ko uztailaren 9tik 14ra bitartean egingo da.
Iraileko deialdia
- Gradu Amaierako Lanaren matrikula eskaera eta memoria entregatzea 2027ko irailaren 2tik 3ra bitartean egin beharko da.
- GRAL-aren defentsa 2027ko irailaren 13tik 15era bitartean egingo da.