Marketing Digitalaren arduraduna (Eskaintza iraungitua)

IMH fabrikazio aurreratuaren zentruan Marketing Digitalaren arduradun bila gabiltza.

IMH Fabrikazio aurreratuaren eta digitalaren erreferentziazko hezkuntza zentroa da. Teknologikoki eta geografikoki hazkundean, bezeroarengana orientatutako antolamendu malgua dugu, eta sarean tokiko eta nazioarteko aliantza estrategikoekin lan egiten dugu.

Eskaintzaren deskribapena

Etengabeko hazkundean gaudela, Marketing Digitalaren arduraduna izango den lankide bila gabiltza. Gure partaide izan nahi duzu?

Eskakizunak:

  • Marketing, komunikazioa edo antzeko eremuan gradua izatea.
  • Marketing digitalean masterra izatea baloratuko da.
  • Bi urteko esperientzia antzeko lanpostuetan.
  • Hezkuntza eta industria sektoreak ezagutzea.
  • Hizkuntzak: Euskara, gaztelania eta ingelesa menderatzea.

Gaitasunak:

  • Analisi estrategikorako gaitasuna eta ikuspegi estrategikoa.
  • Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna.
  • Sormena, ekimena, autonomia, koordinazio-gaitasuna eta talde-lanena jarduten jakitea.

Lanpostuaren erantzukizunak:

  • Marka estrategia prestatu eta aurrera eramatea.
  • Marketin eta komunikazio estrategia eta plana diseinatu, gauzatu eta haren jarraipena egitea (Offline eta digitala).
  • Social Media edukien sormena eta kudeaketa.
  • Marketing digitalaren kanpainen automatizazioa ezartzea.

Eskaintzen duguna:

  • Etengabe hazten eta proiektu berritzaileak gauzatzen dituen enpresaren parte izatea.
  • Lan talde eta lan giro bikaina.
  • Lanaldia: osoa.
  • Profesionalaren profilaren arabera egokituko den soldata.
  • Laneratzeko data: berehalakoa.

Zure ibilbide profesionala gurekin garatu nahi baduzu, erronka berri eta erakargarriekin, gure taldeko kide izateaz gain, zure proposamena esteka honetan egitea eskertuko dizugu:

BIDALI ZURE PROPOSAMENA

Proposamenak aurkezteko azken eguna 2020ko azaroaren 30a izango da.

Aukeratutako hautagaien artean baldin bazaude, zurekin harremanetan jarriko gara. Mila esker parte hartzeagatik!