Lan eskaintza: Fabrika digitalerako datu-zientziako irakasle-ikertzailea
IMH Campus-en Fabrika Digitalaren esparruko proiektuetan parte hartzeko pertsona bat gehitu nahi dugu gure lantaldera, baita Ingeniaritza Dualaren Eskolako irakaskuntza-jarduera indartzeko ere.
Profil teknikoa eta orientazio industriala duen pertsona bat hartu nahi dugu Fabrika Digitalaren esparruan lan egiteko, prozesu industrialetan eta fabrikazio aurreratuko prozesuetan aplikatutako datuak eta adimen artifiziala aztertzeko soluzio aurreratuak garatzen eta ezartzen parte hartzeko.
Hautatutako pertsonak honako eginkizun nagusi hauek izango ditu:
-
Datuak atzitzeko eta analizatzeko soluzioak garatzea, industria-prozesuetan adimen artifiziala aplikatzea, prozesuak modelatzea, monitorizazio adimenduna, etab.
-
Ikerketa aplikatuko eta berrikuntza industrialeko proiektuetan parte hartzea, automatizazioko, ikusmen artifizialeko, robotikako eta fabrikazio aurreratuko ekipoekin lankidetzan.
-
Ingeniaritza Dualaren Eskolan irakastea.
Eskatutako profila
Doktore-titulua izatea edo doktorego-ikasketak egiten aritzea eskatzen da.
Bereziki baloratuko dira Adimen Artifizialean, Ingeniaritza Informatikoan, Ingeniaritza Elektroniko Industrialean eta Automatikoan, Matematikan, Fisikan edo antzeko titulazioetan prestakuntza duten profilak, ahal dela AAn, datu-zientzian edo fabrika digitalarekin lotutako arloetan espezializatuta daudenak.
Ezagutzak eta esperientzia baloratuko dira:
- Python eta datuen analisia.
- Machine Learning eta Deep Learning.
- Datu industrialen tratamendua.
- Datu-baseak eta bistaratzeko tresnak.
- Ikerketa, transferentzia teknologiko edo berrikuntza industrialeko proiektuetan parte hartzea.
- IA sortzailea, RAG, LLMs, MLOps, ikusmen artifiziala, IT/OT sistemak edo fabrikazio aurreratua bezalako teknologiak.
- Hizkuntzak (euskara, gaztelania, ingelesa)
Zer eskaintzen dugu:
- Erreferentziazko hezkuntza-, teknologia- eta industria-ingurunean sartzea.
- Benetako proiektuetan parte hartzea enpresekin.
- Garapen profesionala irakaskuntzan, ikerketa aplikatuan eta transferentzia teknologikoan.
- Fabrika digitalari eta fabrikazio aurreratuari lotutako diziplina anitzeko talde batean lan egitea.
Beste informazio batzuk.
- IMH Campusen positiboki baloratzen ditugu %33ko edo hortik gorako desgaitasun-ziurtagiria duten pertsonen eskaerak. Baldintza hori betetzen baduzu CV-an islatu mesedez.
Eskaintza hau interesatzen bazaizu, zure proposamena EKAINAREN 26 aurretik bidaltzea eskertuko dizugu, gaian DIGITALIZAZIO-DOKTORE LAN ESKAINTZA adieraziz 👇
