Lan eskaintza: Lantegi Digitalaren Teknikaria

IMH Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Campusean lankide berri baten bila hasi gara. Gure lantaldearen parte izan nahi?
Eskakizunak:
  • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua, Ingeniaritza elekronikoko gradua edo parekidea.
  • Hizkuntzak: Euskara eta gaztelania menderatzea, eta ingeles goi maila izatea.
Baloratuko da:
  • Kontrol Ingeniaritza, Automatizazioa eta Robotika Masterra edo parekidea.
  • Doktoretza.
  • Komunikazio industrialetan ezagutza.
  • Sistema adimentsuetan ezagutza eta esparru honetan esperientzia.
  • Programazio lenguaia ezberdinen ezagutza.
  • Ikerketa proiektuetan parte hartu izana.
  • Makina Erremintaren ezagutza.
Gaitasunak:
  • Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitsauna.
  • Proiektuak bideratzeko gaitasuna.
  • Sormena, ekimena, autonomia, koordinazio-gaitasuna eta talde-lanena jarduten jakitea.
Lanpostuaren erantzukizunak honako hauek izango dira:
  • Ikerkuntza proiektuetan partaidetza.
  • Bezeroen beharrei erantzungo dien produktu/proiektuen garapena eta berrien sorkuntza.
  • Ingeniaritzako ikasketetan irakasle.
  • Lanerako Prestakuntzako ikastaroetan irakasle.

Eskaintzen duguna:

  • Etengabe hazten eta proiektu berritzaileak gauzatzen dituen enpresaren parte izatea.
  • Lan talde eta lan giro bikaina.
  • Lanaldia: osoa.
  • Profesionalaren profilaren arabera egokituko den soldata.
  • Laneratzeko data: lehenbailehen.
 

Interesatzen bazaizu, zure proposamena bidaltzea eskertuko dizugu, gaian LANTEGI DIGITALAREN TEKNIKARIA adieraziz 👇

BIDALI ZURE PROPOSAMENA