Ekintzailetza

IMHn ekintzailetza industriala sustatzeko prest gaituzu.

  • Prototipoak egiteko makinen beharra daukazu?
  • Ideia industrial bat duzu baina sektoreko adituekin kontrastea egiteko beharra?
  • Industria arloan “zerbait montatzeko” gogoa duzu baina ez duzu garbi ikusten?

 

Ekintzailetza industrialak, zerbitzuko ekintzailetzarekin alderatuta, hainbat zailtasun ditu, hori dela eta uler daiteke martxan dauden proiektu kopuru txikiagoa izatea.

Batetik azpiegitura garestiak behar ditu (makinak nagusiki) jardueraren hasieratik, eta bere finantzazioa izaten da oztoporik nagusienetakoa proiektu ekintzaile batentzat.

Horrez gain, aukeren lorpena askoz zailagoa da, zeren eta ez dira aurkitzen kalean edo bizitza sozialean; enpresa industrialen jardueren inguruan sortzen dira eta hortaz, eremu produktiboan ez bazaude, kostata ezagutuko dituzu haren ezaugarriak eta negozio berrien aukerak antzeman.

Laburbilduz, ekintzailetza gauzatzeko bultzadak behar baditu, ekintzailetza industrialaren kasuan, hauek bikoiztu beharra dute.

IMHn behar den oinarria dugu erronka honi behar duen erantzuna emateko:

  • Instalazioak ditugu (makinak)
  • Egiten-dakin diziplina anitzekoa
  • Enpresa industrialekin sare lotura indartsua
  • Eta gure ikasleak

Enpresa industriala sortu nahi duzu? Jar zaitez harremanetan gurekin: Elkarrekin ekingo diogu! Idatzi hemen: ekintzaile@imh.eus