Mekanizazio Lantegien digitalizazioa

Sarrera

Webinar honen helburua da digitalizazio-irtenbide nabariak eskaintzea mekanizazio-sektoreko enpresei, haien lehiakortasuna eta industriaren susperraldi ekonomikoa indartzeko. Asko hitz egiten da ekoizpen-planten digitalizazioaz, baina nondik hasi?

Ekitaldiaren helburua

Helburua mekanizazio-lantegiei digitalizazio-prozesuari nola ekin erakustea da. Industria 4.0, Smart Factory edo Fabrika Digitala bezalako kontzeptuak mekanizazio-tailer batean ezarri daitezke, eta enpresa bakoitzaren beharretara egokitu daitezke. Digitalizazioak lagundu dezake ekoizpena eta zerbitzu teknikoa hobetzen, prebentziozko mantentzea bermatzen, edozein arazori aurrea hartzen, denbora errealean produkzioaren jarraipena egiten.
 
Webinar honetan, mekanizazio-enpresentzako soluzio espezifikoak azalduko dira. Horretarako, ZITU enpresa izango dugu, mekanizazio-sektoreko digitalizazio-soluzioetan espezializatua; Skootik enpresa, datuen analisian eta adimen artifizialean espezializatua, eta IMH, kasu praktiko bat azalduz.

Norentzat

Mekanizazio lantegientzat prestatu dugu.

Saioaren egitaraua

  • IMH.Ongi etorria.
  • ZITU: Ivan Mateos. Zuzendari Komertziala. “Mekanizazio lantegien digitalizazioa"
  • SKOOTIK: Unai Martinez. CEO. “Mekanizazio lantegietan ezarritako Adimen Artifiziala"
  • IMH. Beñat Gallastegi. Lantegi Digital arloko Arduraduna. "Fabrika digitala, IMHren kasu praktikoa"
  • Galdera-erantzunak

Ordutegia

  • 09:00-10:00

izena EMAN NAHI DUT

 

 

  • Noiz 2021/03/25 09:00 - 10:00"
  • Non ONLINE
  • Kontaktu izena
  • Kontaktu telefonoa +34943744132
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal