Industria 4.0rako 5G arkitekturak

Sarrera

"Industria 4.0-rako 5G arkitekturak" tailerrak komunikazio-azpiegitura batean inplikatutako moduluen hainbat ikuspegi landuko ditu: erregulazioa, teknologia, operatiba, alderdi zientifikoa. Azpiegitura horrek modu adimentsuan eta egokitzailean komunikatzen du, Industria 4.0ren eremuko aplikazio desberdinen premia dinamiko eta konkurrenteei erantzunez.

Helburuak

Mintegiaren helburua bertaratutakoek honako hauek eskuratzea da:

  • Teknologia desberdinek ekoizpen-prozesu berritzaileen komunikazio-beharrei eta haien heldutasun-egoerari zenbateraino erantzun diezaieketen ulertzeko informazioa,
  • Behar zehatzetan eta komunikazioen ezaugarrietan arreta jartzen duen arkitektura diseinatzeko behar adina nozio,
  • Modulu bakoitzerako erabili daitekeen teknologien mapa bat
  • Ikerketa-ildo, estandarraren garapen-plan eta haren hedadurei buruzko informazioa.

Tailerraren egitaraua

  • 5G oinarrizko nozioak
  • 5G erabilera-kasuak 4.0 industriarako
  • 5G Arkitektura eta teknologiak (Irratia, Backhaul & Core, IoT komunikazioen Pipeline, Estandarizazio Kidegoak, WGs & Releases, Network slicing & son
    Industria 4.0rako arkitektura)
  • Nazioarteko ekimenak
  • 5G Ikerketa eta Industria 4.0
  • 6G Industria 4.0-n

Ordutegia

  • 9:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara

Hizlaria

 

izena EMAN NAHI DUT

  • Noiz 2020/10/30 09:00 - 18:00"
  • Non on-line
  • Kontaktu izena
  • Kontaktu telefonoa 943744132
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal