IMH Campuseko Industria 4.0 eskaintza Addit3D azokan

Nazioarteko 7 azoka bilduko ditu +INDUSTRY-k “Industria osoa, hemen” lelopean.

Ekainaren 3, 4 eta 5ean IMH Campuseko lantaldea ADDIT3D azokan izango gara, teknologia aurreratuen azken joeren erakusketa eta ezagutza partekatzeko gunean.

IMH Campusen aldetik fabrikazio aurreratuan eta teknologia transferentzian garatzen ditugun gaitasun eta proiektuak erakutsiko ditugu, esperientziak partekatu, lankidetza berriak landu, eta ikasle, profesional zein enpresentzako eskaintzen ditugun aukerak ezagutaraziko ditugu.

📍 ADDIT3D, IMH Campus erakustokia:E 11-1, 3. pabiloian.

Bestalde, ekainaren 4 eta 5ean Workinn Enplegu gunean ere izango gara, gure lan eskaintzen berri eta gure unibertsitate- eta lanbide heziketa- formazio dualaren eskaintza azaltzeko, esaterako:

  • Fabrikazio Aditiboaren unibertsitate zein lanbide heziketako espezializazioak.
  • Digital Manufacturing unibertsitate masterra (Duala).
  • Enplegurako prestakuntza zabala.

📍 WORKINN, IMH Campus enplegu gunean, 1. pabiloian.

Informazio gehiago: addit3d.bilbaoexhibitioncentre.com

  • Noiz 2025/06/03 09:30 - 2025/06/05 18:00
  • Non BEC, Barakaldo
  • Kontaktu izena
  • Kontaktu telefonoa 943744132
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal