II Hezkuntza eta industria arloan ekintzailetza sustatzeko foroa: Datuen ekarpena etorkizuneko fabrika digitalean

Helburua

Hezkuntza eta industria ingurunean ekintzailetza sustatzeko foroaren 2. edizioaren gai nagusia etorkizuneko fabrika digitalean datuak erabiltzea izango da.

IMHk eta UPTEKek antolatuta, industria-enpresei datuek eta informazio-sorkuntzak zer ekarriko dieten azalduko dugu edizio honetan, bai eta horien erabilera nola optimizatu ere, prozesu propioei eta bezeroarekiko balio-sorkuntzari begira.

Gai hau hiru eremutako ikuspegitik landuko dugu (prestakuntza, ekintzailetza eta industria), hainbat adituren ekarpenarekin. Gainera, aurtengo IMH 2020/2021 industria-ekintzailetzako proiektu saritua ezagutuko dugu.

Egitaraua

  • 10:00 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena
    • Roberto Altzerreka, Ekintzailetzaren arduraduna (IMH Campus)
    • Juanjo Gomez - Branch Manager (UPTEK)
  • 10:05 Adituaren ikuspegia
    • Iñaki Pertusa, DECIDATAko bazkidea
  • 10:20 Makinen fabrikatzaile batean IIOT aplikatzeko kasu praktikoa
    • Daniel Labeaga, SEPTER-eko bazkide zuzendaria
  • 10:35 4.0 industriarako datuak aurreikusteko analitika-proiektuen unibertsitate espezializazio graduondoa
    • Naiara Vidal, Unibertsitateko Espezializazio Graduondoko (IMH Campus) zuzendaria
  • 10:45 Galderak eta solasaldia
  • 10:55 IMH 2020/2021 industria-ekintzailetzako proiektu onenaren sari banaketa

EMAN IZENA