FPEMPRESA VIII. Biltzarra

FPEmpresa irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta Espainia osoko lanbide-heziketako ikastetxe publiko, pribatu eta itunduak biltzen ditu.

2012tik, Lanbide Heziketa bultzatzeko eta sustatzeko lan egiten du, elkartea osatzen duten ikastetxeen artean esperientziak eta jardunbide egokiak trukatuz.

IMH Campuseko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak parte hartu du FPEmpresa sorreratik zuzendaritza taldean eta oraingoan zortzigarren Biltzarra antolatzen gabiltza, Donostian 500 pertsona inguru bilduko dituen ekimen garrantzitsu honetarako.