Euskaraldiaren aurkezpena Elgoibarko enpresa industrialentzat

EUSKARALDIAren hirugarren edizioa dela-eta Elgoibarko enpresa eta industria sektorearentzat EUSKARALDIA-GOSARIA antolatu dugu IMH Campusek, Makina Erreminta Museoak, Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarrak.

Zure enpresa kide bat bertan egotea gustatuko litzaiguke. Prest zaudete gosari horretan parte hartzeko?

Goizean izango da, 8:30 edo 9:00etan eta ordubeteko iraupena izango du.

Helburua Elgoibarko enpresa industrialek EUSKARALDIA ariketan nola parte har dezaketen hausnartzea da.

Topaketa informala izango da, animatuko zarete?

Zure zain egongo gara goizeko 8:25etan IMH Campuseko harreran.

Oharra: topaketan parte hartzeko beharrezkoa izango da euskara ulertzea.

 

  • Noiz 2022/09/14 08:30 - 09:30"
  • Non IMH Campus
  • Kontaktu izena
  • Kontaktu telefonoa +34943744132
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal