Euskaraldia Hitzez ekiteko garaia

Badator EUSKARALDIA: Hitzez ekiteko garaia heldu da!

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia.

Helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2022an, azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu ariguneen bidez.

IMH Campusen euskaraldiarekin bat eginez, hainbat arigune antolatu ditugu.
 
Animatu zaitez zu ere bai, izena emateko epea zabalik dago!
 
 
 
  • Noiz 2022/11/18 - 2022/12/02
  • Non IMH Campus
  • Kontaktu izena
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal