Fitxategi batean testu-marko bat sartu

Ikusiko dugu nola txertatu testu-marko bat Scribusen.

Fitxategi berri bat sortzen dugu eta testu-marko bat txertatzeko tresna erabiliko dugu:

Klik egingo dugu hasiera izatea nahi dugun puntuan, eta arrastatu egingo dugu errektangelu bat egin arte, testuaren edukiontzia izango dena

Testu-marko bat edo edozein objektu hautatzerakoan, Propietateak panelean objektu horren propietateak egongo dira ikusgai eta aldatzeko prest.

Nola kokatu kaxatxoa

Gidetara errazago mugitzeko kaxatxo bat, maiuskula tekla erabiliaz lortu dezakegu

Nahi badugu zehatzagoa izatea, Propietateak:X,Y,Z atalean dauden X, Y, altuera eta zabalera erabiltzea izango da egokiena  (arratoia erabili ordez)

Orria: Atxikitu: gidetara eta Orria: Atxikitu saretara oso funtzio onak dira. Sortzen ditugun kaxak gidetara edota saretara itsatsiko dira.

kaxatxoekin lan egin

Izen konkretu bat jarri diezaiokegu kaxa bati. Interesgarria gero skriptekin lan egin behar badugu. Bestela berdin dio, ez da Izena aldatu behar

0,0 puntuan kokatzen dut kaxatxoa, edo hobeto 10,10 puntuan, gidak han jarri baititugu

Puntu Basea: ze puntu hartzen da kontuan objektua kokatzeko orduan

Puntu base bezala erdikoa aukeratzen badugu eta X=10, Y=10:

Jarri dezakegu zabalera eta altuera bat:

Kate-maila lotuta badago, altuera aldatzen badugu, zabalera proportziotan aldatzen da. Horrela ez izatea nahi badugu, kate-maila banatu (klik eginda bere gainean) eta listo.

Biraketa: testu-markoa biratzeko, inklinatzeko, horizontala, bertikala... segun zenbat gradu jartze ditugun, testu-markoa gradu horiek biratuta izango da.