Dokumentu berri bat Scribusen

Scribusekin hasi behar gara lanean, dokumentu bat nola sortu behar dugun ikusiz.

Maketazioaren lana planifikatutako lan bat da. Dokumentuaren egitura hasieratik definitu egin behar da, eta geratzen zaigun lekuan maketazio guztia egin.

Dokumentu berri bat sortzeko, hemen nola: Fitxategia: Berria (aplikazio gehienetan bezela):

4 orri jarriko ditugu, eta bestea dagoen moduan uzten dugu (lehen jarri ditugun hobespenak hartuko dira)

Lehen hobespenetan jarri dugun bezala horrela daukagu:

  • Orri-sareta ikusgai eta berdean
  • Marjinak urdin koloreetan
  • Goian, behian, eta alboetan 10mm-ko marjinak dauzkagu jarrita (testuarentzat segurtasun gunea). Testua idazteko baliodun gunea da. Inprimatzeko garaian oso gertu gera ez dadin orriaren marjinara. Azaleztatu orduan kontuan eduki behar dira.

Odoluste gunea kanpotik dago. Scribus-ek ez dauka odoluste gunea eta inprimategiek eskatzen dute. Marjina pixka bat utzi behar diogu. Ikusiko dugu nola egin gidekin.

Marjina testua kokatzeko oroigarri bat da. Hor zeozer kokatzen badugu inprimatzeko garaian agian ez da irtengo.