10. Ariketa - Soluzioa
Ariketa pausuz pausu eginda
Diseinuko proiektu guztietan dokumentua nola egituratuko den eta ze elementu bisual edukiko dituen zereginik eta garrantzitsuenetako bat da. Diseinu bera etengabe berrerabiltzen badugu, lan egiteko era hoberena txantiloiak erabiltzen da
-
Dokumentu berri bat sortu triptico-imh.sla izenarekin eta hurrengo ezaugarriak dauzkana
-
2 orri arruntak (1)
-
A4 tamainakoak , orientazio horizontalarekin (2)
-
5mm-ko 4 marjinak (3)
-
-
Sortu orri maisu bat (Editatu: Orri Maisuak: Gehitu orri maisu berria (1)) A-Maestra izenarekin, eta 3 zutabe dauzkala jarri. Gehitu 2 gida bertikalak 100mm eta 197mm posizioetan
Orri maisuan egonda, Orria: Kudeatu Gidak. 3 zutabe jarriko ditugu. Kalkulua guk ez egiteko, 3 zutabe dauzkala eta Ikus: Marjinak
A4a daukagu, eta triptiko bat egiteko tolesten dugu. Zutabe arteko tartea 5+5=10mm-koa dela jarriko dugu, horrela ezkerreko eta eskumako marjinak igualak izango dira (dokumentua sortzeko garaian 5mm-ko marjinak jarri dugu alde guztietan, triptikoaren barneko orrialdeetan hau ez badugu jartzen, ez genuke marjina edukiko)
Orain zutabeak simetrikoak dauzkagu. Erdian beste gida bat jartzea komenigarria litzateke, hortik tolestu behar dugula indikatuz
Gida hori zaila da sartzeko, errazena erdialdera arrastatzea da eta gero egokituko genuke.
Hau orri-maisuan jartzen ari gera, horrela gero beste orrialdeetan edukiko dugu. Orri-maisuen edizioa ixten dugu
-
1. eta 2. orrialdea A-Maestra orri maisuan oinarritu
Leihoak: Antolatu orrialdeak : sortutako orri-maisua 2 orrialde gainean arrastatu eta listo
-
1. orrialdean:
-
Hirugarren zutabean irudi-marko bat jarri zutabe guztiaren zabalera hartzen duena (gogoratu milimetro batzuk irtetea orrialdetik , "sangrado" dela eta). Hau triptikoaren azal-orria izango da
-
-
Lehenengo bi zutabeetan 2 estekatutako testu-markoak sartu, testo laginarekin bete (Esteka ikusteko: Ikusi: Erakutsi markoen arteko esteka)
Testu-markoak marrazten ditugu. Lehenengoa aukeratu, Estekatu Testu Markoak (tekla laburtua:N) tresna hartu:
eta bigarren testu-markoan klikatzen dugu. Horrela bien arteko lotura ikusten dugu. Beharrezkoa baldin bada, testua koadro batetik bestera pasatuko da.
(Esteka ez badugu ikusten, ikusteko: Ikusi: Erakutsi markoen arteko esteka)
Eskumako botoia testu-marko gainean eta Testu lagina. Marko batetik bestera joaten da pasatzen testua.
-
2. orrialdean
-
Lehenengo bi zutabeetan 2 estekatutako testu-markoak sartu, testu laginarekin bete (Esteka ikusteko: Ikusi: Erakutsi markoen arteko esteka)
-
Hirugarren zutabean irudi-marko bat jarri zutabe guztiaren zabalera hartzen duena (gogoratu milimetro batzuk irtetea orrialdetik , "sangrado" dela eta). Hau triptikoaren atzealde-orria izango da
-
1. eta 2. zutabeetan bi irudi-markoak gehitu eta "testua markoaren inguruan" jarri. Horrela behin betiko irudia sartzen dugunean, beste kokaleku batera eraman dezakegu eta testua aldaketa horietara egokitu daiteke.
-
Hasteko, irudi-markoa goiko orrialdetik behekora kopiatzen dugu . Bi testu-markoak sortzen ditugu eta estekatzen dugu lehen egin dugun bezala
Irudi bat sartuko dugu testuaren erdialdean, eta Testua markoaren inguruan dagoela jarriko dugu
-
Paragrafo-estiloak sortu ditzakegu, behar ditugunak, testuari formatua jartzeko. IMH Logotipoa sartu edo behar duguna.
-
Dokumentu hau gordeko dugu, baina oraingo honetan Fitxategia: Gorde txantiloi giza erabiliko dugu. Horrela dokumentu honen kopia bat Scribusen Templates direktorioan gordetzen da, eta txantiloi honetan oinarritutako dokumentu bat sortu dezakegu Fitxategia: Berria txantiloitik erabiliz.
Scribus txantiloien karpetan gordeko dugu IMH izenarekin (aurreko sekzioan ikusitako direktorioetan), Fitxategia: Berria txantiloitik aukeratzen dugunean , han agertzeko.