Eduki-indize bat sortu

Ikusiko dugu nola sortu

Dokumentu berri bat sortu behar dugu: bi aldetatik, A4 tamaina, 5 orrialde dauzkana

Lehenengo orria hutsik dago, indizea han jarriko dugu

2. orrialdean, titulu bat jarriko dugu. 2. orrialdearen erdialdean, titulu2 jarriko dugu (kopiatu+itsatsi)

3. orrialdean, titulu 3, 4. titulu 4, eta 5. orrialdean titulu 5

Lehengo orrialdearen goialdean karratu estu bat jartzen dugu, ezkerretik eskumara joaten dena eta INDICE (2) idazten dugu

Testu-marko bat jartzen dugu orrialdearen beste zatia okupatzen duena, eta izen bat ematen diogu: indice (1), gero erreferentziatu ahal izateko

Orain Fitxategia: Dokumentuaren Konfigurazioa eta hemen barruan Dokumentuko elementu-atributuak

Gehitu :

Atributuari izen bat jartzen diogu, TC adibidez. Ados eman baino lehen, komenigarria da klik bat egitea Balioa jartzen duen lekuan (bug txiki bat da) eta gero Ados eman gordetzeko.

Honekin orain erabiliko dugun atributu bat sortu dugu. Hurrengo pausua: titulu 1 edo beste batera joan. Barruan dagoen testua aukeratu eta kopiatu

Orain indizea sartu nahi dugun lekuan eskumako klika egin eta Atributuak

Gehitu, TC aukeratzen dugu, eta balioan kopiatu duguna itsatsi egiten dugu

Beste titulu kaxekin berdin egin behar dugu

Behin 5 tituluak kopiatu ditugula, Fitxategia: Dokumentuaren konfigurazioa: Gaien aurkibidea eta indizea

Gehitu , eta taula berria sortuko dugu:

  • Jartzen duen izena uzten dugu (berdin dio)

  • Elementua atributuaren izena: TC (sortu dugun eta tituluetan kargatu dugun atributua da)

  • Helburuko markoa: edukiera sortzea nahi dugun kaxa da. Lehen indice izena jarri diogu, horrela uzten dugu

  • Kokatutako orri-kopuruak: amaieran

  • Paragrafo-estiloa: Bat ere ez, momentuz. Gero aurkibiderako bat sortuko dugu

Eta orain aurkibidea sortzea falta zaigu:  Hainbat: Sortu gaien aurkibidea

Horrela lehenengo orrialdean aurkibidea daukagu. Momentuz itsusia geratzen da, baina estiloekin laster hobetuko dugu