8. Ariketa - Soluzioa
Pausuz pausu ariketaren soluzioa
Ariketa honekin inprimatzeko irteerak sortzeko erak ikusiko ditugu: irteerarako biltzea eta PDFen sortzea
-
folleto6.sla fitxategia ireki, eta folleto7.sla izenarekin gordetzen dugu
-
Irteerako lehenengo metodo tradizioanala erabiliko dugu: bildu irteerarako. Egin dokumentuaren bilketa "Folleto Final" izena daukan karpeta batean
Fitxategia: Bildu irteerarako
Folleto Final karpeta sortzen dugu eta aukeratzen dugu irteerarako karpeta bezela:
-
Hurrengo pausua, 2 PDF fitxategi sortzea da. Biak sortzeko: Fitxategia: Esportatu: Gorde PDF gisa
-
- Lehenengoa korreoz bidaltzeko prestatuta. Kasu honetan fitxategiaren tamaina kontuan eduki behar dugu, irudien kalitatea alde batera utzita. Horretarako, parametro batzuk ukitu behar ditugu: irudien bereizmena (EPS eta arruntak) 72dpi-koa izanda nahiko, pantailan (2) ikusteko izango baita. Gainera irudiak konprimitu behar ditugu: Konpresio-metodoa: JPEG-galerarekin eta konpresio-kalitatea: tartekoa (2) nahiko litzateke.
Kolorea erlaitzean irteera bezala Pantaila/Web gunea aukeratu egin beharko dugu
- Bigarrena, inprimategira bidaltzeko, kasu honetan kalitatea kontuan eduki beharko dugu tamaina kontuan eduki gabe. Horretarako, esportatzeko aukeran, irudiak 300dpi-n jarri behar dugu, irudiak ez konprimitzeko, eta Kolorea erlaitzean, irteera inprimagailua izango dela
- Behin 2 PDFak sortzen ditugula, tamainak konparatuko ditugu, eta lehen sortu dugun karpetan ("Folleto Final") kopiatu
- Gorde fitxategia