3. Ariketa: Proposamena
Lehen lan egin dugun fitxategia irekitzen dugu (folleto2.sla) eta folleto3.sla izenarekin gordetzen dugu. Berarekin lan egin behar dugu.
1. Orrialdea
1. orrialdean daukagun testu-markoari hurrengo formulatuak aplikatuko diogu:
- Testu guztia maiuskuletan jarri
- Letra-tipoa: Arial Regular - 23pt
- Lerroen arteko artea: 28pt
- Lehenengo testu lerroari, Arial Bold 23pt-koa jarri
- Zatitu testua jarrita badago, desgaitu
- Hizkuntza: testu-markoetan erabili egin duguna
- Eskuinera justifikatu
- “Formación” eta “Capacitación” hitzak gorriz (Red3)
- Testu-markoan 2mm-ko marjin bat gehitzen dugu, barruan dagoen testua ertzean itsatsi ez dadin
- Bukatzeko testu-markoa txuriz margotuko dugu (orain ez dugu ezberdintasuna igartzen, hurrengo ariketan atzeko planoko irudi bat jarri arte)
2. Orrialdea
- Orrialde honetan era ezberdin batean lan egingo dugu. Erabili behar dugun formatua, beste orrialde batzuetan ere beharko dugunez, estiloak sortuko ditugu.
- Estilo berri bat sortu ("Texto Blanco") hurrengo ezaugarriak dauzkana
- Maiuskuletan
- Arial 24pt
- Testu-kolorea txuria
- Gogoratu ezingo dugula testua ikusi, orrialde kolore berdinarekin geratuko baita.
- Aplikatu estilo hau lehenengo testu-markoari (Titulo)
- Beste paragrafo-estiloa sortu (izena: "Texto Cuerpo"). Testu nagusiarentzat erabiliko duguna eta hurrengo ezaugarriekin:
- Arial 13pt
- 2 marjinetara justifikatuta, azkeneko lerroa ezkerrean dagoela
- Paragrafo baino lehen dagoen tartea: 2mm
- Paragrafo eta gero dagoen tartea: 2mm
- Paragrafo-estilo hau ezkerreko zutabean dagoen lehenengo testu-markoari aplikatu
- Hitz zatiketa gaituta baldin badago , kendu
- Hurrengo testu-markoari ez diogu paragrafo estilorik aplikatuko. Hitz zatiketa gaituta badago, kendu, eta telefonoa lodiz jarri (azkeneko lerroa). Aldatu egin behar duguna testu-markoa da
- Gehitu distantzia testutik:
- Goian: 6mm
- Behean: 3mm
- Eskuinean: 3mm
- Ezkerrean: 3mm
- Biribildu ertzak: 3mm
- Marra gorri arrunt jarraituaren estiloa (Red3)
- Orrialdearen azken paragrafo-estiloa sortuko dugu. "Texto Pie" deituko diogu, eta hurrengo ezaugarriak edukiko ditu:
- Testu-mota: Arial Regular - 10pt
- Ezkerretara justifikatuta
- Paragrafo aurreko eta ondorengo tartea: 0mm
- Traking-a 2% (desplazatu karaktereen lerromarra)
- Estilo hau orri oinean dagoen testu-markoari aplikatu
- Lehenengo lerroa lodiz jarri (IMH) eta baita telefonoa eta faxa
3. Orrialdea
- Orrialde honen tituluari "Texto Blanco" estiloa aplikatzen diogu
- Hurrengo pausua, orrialde honetan dauzkagun testu-markoentzat estiloak sortu. Ikus dezakegunez 3 testu-estilo mota ezberdinak dauzkagu, ezaugarri berdinak dauzkate baina testu-kolorea aldatzen da. Azkarrago egiteko, estilo bakarra sortuko dugu, bikoiztu eta gero kolorea aldatu
- Sortu estilo bat "Texto Caja Negro" izenarekin eta hurrengo ezaugarriekin
- Arial regular 16pt
- Lerro arteko tartea: 20pt
- Maiuskuletan
- Erdialdera justifikatuta
- Bikoiztu orain sortu dugun estiloa, eta testu-kolorea gorriz jarri (Red3). Izena "Texto Caja Rojo jarri
- Berriro bikoiztu estiloa eta orain "Texto Caja Blanco" izenarekin gorde, kolore txuria eta lodiz jarriz
- Aplikatu orain sortu ditugun estiloak behar diren testu-markoetan.
- Erdian dagoen testu-markoari bete-kolore gorri bat bota (Red3) eta beste testu-markoei txuria.
- Testu-marko guztien inguruan 3 mm-tako marjin bat gehitu
- Bukatzeko testu-marko guztiei marra beltz bat gehitu (erdian dagoen testu-markoa kenduta)
4. orrialdea
- Azkeneko orrialde honetan paragrafo estilo bakarra definituz lan egingo dugu
- Egin behar dugun lehenengo gauza: paragrafo estiloa Estilorik Gabe jarri. Gero paragrafo bakoitza bukatutakoan lerro jauziak jarri eta aseguratuko gera letra-tipoa Arial Regular eta 12pt-koa dela.
- Sortu "Titulo Rojo" estiloa. Hurrengo ezaugarriak edukiko ditu, eta aplikatu zenbakiak dauzkan lerro bakoitzari:
- Arial regular .12pt
- Testu kolorea gorria (Red3)
- 1mm-tako lerrotartea paragrafo ondoren
- Gorde lana hurrengo ariketan erabiltzeko