Irudi bati geruza bat gehitzea

Irudi bati geruza bat gehitzeko zer egin behar den ikusiko dugu.

1024x768 neurriko dokumentu bat sortuko dugu. Dokumentu berriak hondo edo atzealde deritzon geruza bakarra izango du.

Lehen gehitu dugun geruzaren erlaitzean klik egingo dugu (erlaitzik ez bada ageri, sakatu Ctrl + L).


Geruza bat sortuko dugu haren gainetik. Sakatu Geruza berria botoia:

Geruzari izen bat emango diogu: Triangelua. Hondo gardena izango duela adieraziko dugu.

Geruza horretan (geruzaren gainean klik egingo dugu, harekin lan egingo dugula ziurtatzeko), triangelu bat marraztuko dugu arkatzarekin.

 

Beste geruza bat gehituko diogu: Zirkulua. Geruza hori aukeratu, eta zirkulu bat marraztuko dugu irudi zati eliptikoak aukeratzeko tresnarekin. Beste kolore batez margotuko dugu.

Zirkulua mugitu nahi izanez gero, zirkuluaren geruza aukeratu eta irudia mugitzeko tresna aukeratuko dugu (Tekla laburtua: M); ondoren, geruza mugituko dugu.

Elementu independenteak ditugu orain, lehen ez bezala.

Edozein geruza ezabatuz gero, gainerakoek “beren horretan” jarraituko lukete.

Demagun hondo gardena nahi dugula. Zer egingo dugu? Atzealdeko geruza kendu, eta kito.

Atzealdeko geruzan jarriko gara, eta geruza ezabatzeko botoia sakatuko dugu (paperontziaren ikurra).

Hona hemen hondorik gabeko irudia (edo hondoa gardena duena).

Geruzaren opakutasuna ere alda daiteke. Zirkulu geruzan jarriko gara, eta opakutasuna aldatuko dugu: