Gimp erabiliz irudiak eskaner batetik ateratzea

Eskaner bat instalatuta edukiz gero, Gimp-ek eskaner hori erabil dezake irudiak eskaneatzeko.

Demagun irudiak paperean ditugula eta haiek erabili nahi ditugula. Zer egingo dugu? Irudi horiek eskanerretik pasatuko ditugu.

Horretarako, Gimp ireki eta honako hau egingo dugu: Artxiboa Hartu: Xsane. Ondoren, sisteman instalatuta daukagun eskanerra aukeratuko dugu.

Lehenago aipatu dugun bezala, kalitate altuena duen artxiboarekin lan egiten saiatuko gara, eta nahi dugun bezala gordeko dugu gero. Beraz, eskaneatzeko garaian, 300ppp-ko bereizmena aukeratuko dugu. Bereizmen txikiagoa nahi badugu, gero gordeko dugu, baina, gutxienez, bereizmen oneko artxibo bat izango dugu. Emaitza gimp-en formatuan gordeko dugu: .xcf. Horrek harekin lan egiteko aukera emango digu.