1. Irudiak lortzeko zenbait iturri

Interneten irudiak bilatzeko –gure oharretan erabiltzeko, esate baterako–, kontuan izan behar dugu irudien copyright-aren gaia, eta kontuz ibili behar dugu.

Irudiaren egileari bere irudia(k) erabiltzeko baimena eskatu behar diogu. Beste aukera bat da irudiak jaisteko baimena ematen duten lekuetatik jaistea:

  • Hezkuntza Ministerioaren irudi-bankua
  • Flickr
  • Wikipedia
  • Google

Irudiak lortzeko beste zenbait modu:

  • Eskanerraren bidez argazkiak eskaneatuz
  • Pantaila harrapatuz