Ariketa: irudi zatiak aukeratzea

Irudi zatiak aukeratzeko zenbait modu.

Demagun orri bat ageri zaigula hondo zuri batean. Atzealde zuria kendu nahi diogu, garden bihurtu, eta gero beste leku batean itsatsi.

Nola egingo dugu hori? Makila magikoa erabiliz egin daiteke: hondoa edo atzealdea aukeratu, eta, gero, aukeraketa atzekoz aurrera jarri, ezta?

Beste modu batzuetara ere egin daiteke, baina, kasu honetan, badirudi makila magikoa dela aukera onena:

Makila magikoa hartuko dugu, eta, irudi zatiak gehituz, zurian klik egingo dugu, hondo guztia aukeratu arte (di-da batean).

 
Baina guk ez dugu zuria aukeratu nahi, orria baizik, hau da, kontrakoa. Aukeratutakoa alderantziz jarriko dugu.

Menua: Aukeratu: Irauli

Aukeratutakoa kopiatuko dugu (Ctrl + C). Jatorrizkoaren neurri berak dituen hondo gardeneko dokumentu bat sortuko dugu, eta aukeratutakoa itsatsiko dugu sortu berri dugun irudian (Ctrl + V):

Ene! Zati bat hartu gabe utzi dugu. Berriro ekingo diogu aukeratzeari, eta zati hori ere hartuko dugu. Gauza bera egingo dugu, eta gero:

Zoragarri.

Irudia .xcf formatuan gordeko dugu badaezpada ere (geroago horrekin lanean jarraitu ahal izateko, hala nahi izanez gero). .gif formatuan ere gordeko dugu, gardentasunari euts diezaion. Kito, lortu dugu.