Nola egin orrialde baten jarraitzaile?

Talde batekin bat egiteko bezala, orrialde baten zale egiteko era ezberdinak dauzkagu:

  • Gai bat interesatzen zaigulako eta Facebookeko orrialdeen artean bilaketa bat egiten dugulako.  Taldeekin ikusi duguna oso antzekoa da, baina Orrialdeak erabilita.
  • Iradokizun bidez: Orrialdea ez dugu ezagutzen, baina lagun baten mezu bat heltzen zaigu, orrialdearen jarraitzaile egitea iradokitzeko. Taldearekin ere antzekoa zen.
  • Facebooken ikusi dugulako lagunen bat orrialde baten zale egin dela, eta bisitatu eta gero, interesgarria izan daitekeela iruditzen zaigulako.
1-hacernosfan2.jpg
  • Harremana daukagun enpresa/instituzio baten orrialdean ikusi dugulako. Web-gune batean gero eta ohikoagoa da sare sozialetan non dauden jakinaraztea.

Adibide batekin ikusiko dugu nola egin orrialde baten jarraitzaile.

Web-gune batean ikusten dugulako

Demagun blog bat jarraitzen dugula (behekoa nire bloga da, badakizue, jarraitzaile egin...).

1-hacernosfan2.jpg

Ikusten dugu "Itxaspe en Facebook" esteka bat dagoela (eskuineko menuan). Nola dakit orrialde bat dela? "Hazte Fan" (Egin zaitez jarraitzaile) jartzen duelako.

1-hacernosfan2.jpg

Esteka jarraituz Itxasperen orrialdea Facebook-en

1-hacernosfan2.jpg

Orrialde oso ezberdinak izan daitezke. Batzuk oso politak izango dira, funtzio gehiago, gutxiago, itsusiagoak.... Nork kudeatzen duen, bere helburua zein den, ezagutza, aurrekontua eta abarren arabera emaitza ezberdina izango da. Hemen ikusten dugun adibidea orrialde arrunt batena da, gauza handirik ez daukana. Baina bere funtzioa badauka: www.itxaspe.com-eko jarraitzaileekin harremanetan egotea (kirola+furgonetak+autokarabanak).

    • 1: Jarraitzaile Egin : orrialdea gure interesekoa bada eta jarraitu nahi badugu, hemen klik egin, eta orrialdearen zale izango gara. Botoi hau (-->) agertzen bada  orrialde baten aurrean gaude. Nahiz-eta jarraitzailea egin, orrialdeak ez dauka gurekin zerikusirik, sortzaileak ez dira gure lagunak izan behar, eta ez dituzte gure datuak, argazkiak,... zertan ikusi behar. Inork ez digu baimenik eman behar jarraitzaile egiteko (laguntasun harreman batekin bai, bi ez dira lagunak batek ez badu nahi).
    • 2: Orrialdean zein fitxa dauden: Horma: parte hartzeko (orrialdearen sortzaileak hala erabaki badu behintzat), argazkiak igo (baimenduta badago),... Sortzaileak erabakiko du zenbat fitxa egongo diren.
    • 3: Aukerak: hemen klik egiten badugu, azpimenu bat zabalduko da, bertan aukeratuko dugu orrialdearen idatziak soilik ikusiko ditugun, jarraitzaileen idatziak soilik edota bien uztarketa bat (hau ere hasieran orrialdearen sortzaileak erabakitzen du).
1-hacernosfan2.jpg

 

  • 4: Lagunei gomendatu: orrialdea lagunen bati interesatuko zaiola pentsatzen badut, hemen klikatu eta nik aukeratzen ditudan lagunei mezu elektroniko bat helduko zaie, orrialdearen jarraitzaile egiteko gomendatzeko.
  • 5: Jarraitzaileak: ikusteko zenbat jarraitzaile dauzkan orrialde honek eta zeintzuk diren.