Ze talde mota dauden Facebook-en

Sortzerakoan, sortzaileak erabakiko du zein motatako taldea den: 01que-es-grupo3.jpg

  • Irekia: edozein momentutan bat egin dezakegu taldearekin, eta edonor gonbida dezakegu bat egitera. Taldearen informazioa eta edukia edonork ikus ditzake, eta bilaketa-tresnek indexatu dezakete.
  • Pribatua: taldearekin bat egiteko, eskaera bidali behar dugu, eta administratzaileak erabakiko du baimena eman ala ez. Taldearen deskribapena edonork ikus dezake, baina Horma, Eztabaidak eta Argazkiak kideek bakarrik ikus ditzakete.
  • Sekretua: taldea bilaketetan ez da agertuko, eta kideen profiletan ere ez. Horrelako talde batekin bat egiteko gonbidapen batez bidez izan behar da. Taldearen informazioa eta edukia kideek bakarrik ikusiko dituzte.