Beste erabiltzaile baten horman edo profilan publikatu

Demagun lagun bati mezu bat utzi nahi diogula. 2 modu dauzkagu :

  • 1: Pribatua: Iñakiri mezua bidali aukera (bere pribatutasun aukeretan onartuta eduki behar du). Inork ez du jakingo mezua bidali diodala, Iñakik bakarrik jakingo du.
  • 2: Publikoa: mezua bere horman idatziko dugu.
Muro Amigo

Bere horman idazteko aukera ikusiko dugu. Besterik gabe, nahi dugun testua idatziko dugu:

Muro Amigo

Eta Elkarbanatu botoian klik egingo dugu. Iñakik posta elektroniko bat jasoko du (nire horman zerbait idazten dudanean, nire lagunek ez dute posta elektronikorik jasotzen), nik bere horman idatzi dudala esanez. Zuzenean abisatuko dio (Iñakik pribatutasun aukeratan aukera hau kendu ez badu).

Muro Amigo

Esteka jarraitzen badu, bere hormara joango da eta nik idatzitakoa ikusiko du. Nahi badu, erantzun egingo du.

Muro Amigo

Gure lagun komunek euren hasierako orrialdean gure arteko solasaldia ikusiko dute, eta nahi izanez gero, erantzun dezakete. Hori bai, garbi ikusiko dute  nik Iñakiri bidalitako mezu bat dela, hots, berarentzat dela ;)

Muro Amigo

Jolastu pixka bat honekin, eta ikusi nola doan, ados?