Berriak, iragazkiak eta era ezberdinetako bistak

Informazioa ikusteko bista ezberdinak dauzkagu:

manu Izquierdo
  • 1: Ongi Etorri: oraindik nahiko berriak garenez, lagunak bilatzeko eta pribatutasun gaiak ikusteko esteka zuzenak eskaintzen dizkigu Facebookek. Aurrerago menu hau ez da agertuko.
  • 2: Berri Nagusiak eta Azken Berriak : oraintxe ikusi dugu
  • 3: Mezuak: Facebookeko e-postaren postontzirako sarrera. Aurrerago atal bat eskainiko diogu.
  • 4: Hitzorduak: guk sortutako eta gure lagunek gonbidatu gaituzteneko hitzordu zerrenda bat ikusiko dugu.
  • 5: Argazkiak: gure lagunek igo dituzten argazkiak ikusteko iragazki bat.
  • 6: Lagunak: hemen sartuta, lagun gehiago aurkitu ditzakegu, gure lagunen egoeraren eguneraketak ikusi (soilik jendeak egin dituen argitalpenak (egoeraren eguneraketak). Ez dugu honako informaziorik ikusiko, hots, Azken berriak ikusten ditugun moduan: laguntasun harremanak, zein joko erabiltzen ari den lagun bat,...).
  • 7: Aplikazioak: zein aplikazio erabiltzen ari garen, gure lagunek aplikazioekin egin dituzten jarduerak, zeintzuk aplikazio diren gure lagunek erabiltzen dituztenak, aplikazio zerrenda bat.
  • 8: Jokoak: aplikazioen atalean ikusi duguna, baina jokoei buruz.
  • 9: Taldeak: gure lagunak taldeekin egiten ari diren jarduerak.
  • 10 eta aurrerago: era askotako iragazkiak daude, ikusteko zeintzuk orrialde jarraitzen dituzun. Gehiago atalera joan eta ikusi zeintzuk aukera dauden. Besteen artean Estekak (gure lagunek sartu dituzten estekak) eta Oharrak (gure lagunek sartu dituzten oharrak) ikusteko iragazkiak.