Pribatutasun ezarpenak: Baimen motak

Atal batzuetan giltzarrapo batzuk ikusiko ditugu. Haien gainean klik eginda datu hori nork ikus dezakeen jarriko dugu.

Informacion de contacto

Lehen esan dugun bezala, profilek lagunak dauzkate. Zenbat eta lagun gehiago, hainbat eta gauza gehiago ikusiko ditugu.

  • Lagunen lagunek: Gure lagunek zein haien lagunek ikusiko dute informazio hau.
  • Lagunentzat bakarrik: Gure lagunek baino ez dute ikusiko informazio hau.
  • Denek: Jende guztiak ikus dezake informazio hau. Publikoa da.
  • Pertsonalizatu: Gure datuak nork ikusiko dituen gehiago murriztu dezakegu. Gure lagunen artean laneko jendea egon daiteke. Aurrerago ikusiko dugu nola sortu Laneko lagunak zerrenda bat, eta hemen honakoa zehaztu dezakegu: Informazio hau Lagunentzat bakarrik da, eta Hau nori ezkutatu eremuan zerrendaren izena jarriko genuke: Laneko lagunak
Informacion de contacto

Orain dela gutxi arte beste baimen mota batzuk zeuden: Lagunak eta Sareak zen beste mota bat, adibidez. Gaur egun sareak ez daude sartuta baimen aukeren artean.