Facebookeko profila editatzea-II: Profileko argazkia igotzea

Hasteko, zure argazki bat behar duzu, ondo ikusten zaizuna edota identifikatzen zaituena. Zure aurkezpen-txartela izango da. Web-kamera badaukazu, momentuan egin dezakezu argazkia, baina ziur gaude nahiago duzula gordeta daukazun argazki polit bat jarri.

Gure profilean egonda, Igo argazki bat aukeratuko dugu:

Cambio Foto

Arakatu gainean klikatuko dugu.

Cambio Foto

Eta gure ordenagailutik nahi dugun argazkia aukeratuko dugu:

Cambio Foto

Argazkia igotzen hasiko da.

Cambio Foto

Behin igota dagoela, ikusiko dugu nola geratu den. Batzuetan gehiegi moztu dugulako ez dugu nahi duguna ikusiko. Hala bada, argazkiaren gainean jarriko gara eta Argazkia aldatu aukeratuko dugu:

Cambio Foto

Eta Aldatu lauki txikia

Cambio Foto

Irudia arrastatu dezakegu nahi dugun bezala utzi arte:

Cambio Foto

Eta behin Gorde sakatzen dugunean, kito, gure profileko argazkia gordeta geratuko da.

Cambio Foto

Momentu honetan agian pentsatzen arituko zarete: Zelako argazkia aukeratu duen profilerako! Arrazoi duzue, baina argazki horrekin garbi geratzen da bizikleta gustukoa dudala, gainera ikusten da zein jantzi pertsonalizatua daukagun  www.itxaspe.com -en (neuk kudeatzen dudan web-gune bat). Facebooken bidez kontaktatuko dudan jendeak horrela erraz ezagutuko nau. Gainera, argazki hau gustukoa dut eta oroitzapen polita da. Zer gehiago nahi dut? Bakoitza libre da norberaren argazkia aukeratzeko; hori bai, aukeratu duzuen argazkia igo baino lehen pare bat aldiz pentsatu.

Argazkia aukeratzen duzuenean, kontuan eduki behar duzue zein irudi eman nahi duzuen. Agian lanerako ere erabiliko duzue profil hori edota zuen lanak seriotasun handiagoa eskatzen dizue... Ez da nire kasua (hori uste dut behintzat); beraz, horregatik aukeratu dut argazki hau. Esandakoa, ondo pentsatu zein argazki jartzen duzuen.