Facebookeko profila editatzea-I

Gure profilean datuak sartzeko, hasieran agertzen zaigun pantailan, Profila Aldatu botoian klik egingo dugu:

Alta usuario Edo

Edo gure Izena edota Nire Profila aldatu-ren gainean klikatuko dugu.

Editando perfil

eta gure profilera eramango gaitu:

  • 1: Argazki bat igo dezakegu (ordenagailuan web-kamera edukiz gero, horren bidez ere atera dezakegu argazkia).
  • 2 eta 3:  Informazio fitxan erabiltzaileek guri buruz ikusiko duten informazioa sartuko dugu (ikusiko dugu nola mugatu nork zein informazio ikusten duen). Atal ezberdinak daude, eta guk erabakiko dugu bete edo ez. Erabiltzaileek guri buruz zer ikusiko duten ulertu arte gomendagarria da ezer ez jartzea.
  • 4: Sarrera txiki bat guri buruz. Azkar deskribatzen gaituen zerbait idatziko dugu, aurkezpen moduko bat.
Editando perfil

Guri buruzko informazioa sartzen hasi behar dugu. Lehenengo gauza, profilaren argazki bat jarriko dugu, jendeak gu azkar ezagutzeko.