Orrialdeak: Zure orrialdea

  • Denda lokal bat izanda, egin behar dugun lehenengo gauza honakoa da: ezagutzen dugun jendea bilatu eta Facebooken gaudela komentatu, dendaren zaleak egin ahal izateko. Gure lagunen eta ezagunen artean zabaldu.
  • Nire orrialdearen zale egin behar naiz. Horrela nire lagun guztiek ikusiko dute zale egin naizela (lagunak badauzkagu, hots, profila orrialdearen administratzailea izateko soilik sortu ez badugu).
  • Orrialdeari funtzio interesgarriak gehitzen dizkioten aplikazioak jarri.
  • Besteek zer egiten duten ikusi behar dugu: antzeko gauzak egiten dituztenak, baita beste mota batzuetako gauzak egiten dituztenak ere. Beste batzuek zer egiten duten ikusiz, guk ikasiko dugu zer egin dezakegun (ideiak hartu).
  • Facebook widgets erabili, oraintxe ikusiko dugu zer diren. 

Orrialdeetarako Facebook Widget-ak

Aukera batzuk dauzkagu Orrialdea Aldatu-n:
editar página

Eskuineko aldean Zure orrialdea sustatu/Promote your page:

Promoción página en Facebook
  • Promotion guidelines (sustapenerako arauak): Facebookeko arauak irakurtzea komeni da, zigortuta dauden gauzak ez egiteko.
  • Eguneraketa bat bidali zaleei: Oraindik zalerik ez daukagunez, aukera hau ez dugu orain erabiliko.
  • Promote with a Like Box (Sustatu Zale Koadro batekin): Facebookek gure kanpoko web-orrialdeetan sartzeko HTML kodea emango digu. Horrela jendeak ikusiko du Facebooken gaudela, zale egitera animatzeko.

zale koadro batekin sustatu

Hurrengo pantailara joango gara, bertan honako aukerak dauzkagu:

  • 1. HTML sortu egin behar dugu: Zein orrialdetarako?
  • 2. Zein informazio egongo da panel barruan.
  • 3. Lortu egin behar dugunaren aurrebista.
  • 4. Widget-a non jarri behar dugu. Bloggerren blog bat badaukagu, Blogger aukeratuko dugu. TypePad bada, TypePad; bestela, Other:
Promoción página en Facebook

Behin non sartuko dugun aukeratuta, HTML kodea erakutsiko digu:

Promoción página en Facebook

Orrialdeen ikurra

Oraintxe ikusi dugunaren antzera:

  • 1: Daukagun kanpoko web-gune batean kopiatu eta itsatsi egin behar dugun HTML kodea.
  • 2: Ikurra aldatu
Promoción página en Facebook

Ikurra aldatu-n klikatzen badugu, konfiguratu dezakegu nola ikusiko den:

Promoción página en Facebook

Zer egiten dugu HTML kodearekin? Adibidez, demagun blog bat daukagula Elgoibarko kirolari buruz hitz egiteko; aprobetxatuko dugu eta Facebookeko orrialdea hemendik sustatuko dugu. Adibidean HTML kodea eskuineko menuan jarri dugu, eta behean ikus dezakezue emaitza. Blogean sartzen den edonork Facebooken gaudela ikusiko du, eta zale egin ahal izango da.

Promoción página en Facebook