Orrialdeak: Sortu orrialde bat Facebooken

Adibide baten bidez ikusiko dugu.

Lehen talde bat sortzeko adibide bat ikusi dugu: Kirolak Elgoibarren. Herriko kirol-denda baten jabeak garela esan dugu. Orain ikusiko dugu nola sortu dendaren orrialdea Facebooken.

Demagun denda Iraola Kirolak deitzen dela. Has gaitezen.

Sortu orrialdea Facebooken

http://www.facebook.com/pages/create.php  helbidera joango gara.

Pantaila hau agertuko zaigu, eta hauen artean aukeratu behar dugu:

  • Negozio lokala (eta zein lokal mota).
  • Marka, Produktua, edo Erakundea (eta zein mota).
  • Artista, Taldea edo Pertsonaia Publikoa (eta zein mota).

Orrialde berri bat sortzerakoan, ondo begiratu eta ondo sailkatu orrialdea, gero kategoriaz o aldatu ezin izango dugulak. Sartu dugun kategoriaren arabera, eremu batzuk edo beste batzuk edukiko ditugu betetzeko.

Gure kasuan erraza da, Negozio lokala - Denda bat da.

  • Kategoria: Negozio lokala – Denda.
  • Orrialdearen izena: Dendaren izena jarriko dugu: "Iraola Kirolak: kirol-denda - Elgoibar". Orrialdearen izena oso garrantzitsua da. Bilaketetan horrela aurkituko gaituzte. Orrialdearen gorputzak ere garrantzia dauka, baina izenak handiagoa. Ezin duzu izen hori aldatu, beraz, ondo pentsatu. Adibide honetan herriaren izena ere jarri dugu, herri-denda bat delako, hots, Elgoibar bilatzen duen norbaitek denda aurkitzea nahi dugulako. Esandakoa, pentsatu ondo izena.
  • Orrialdea oraindik ez argitaratu. Oraindik ez argitaratzea aukeratuko dugu. Informazio gehiago sartuta daukagunean, argitaratu egingo dugu.
  • Segurtasun kontrola: Hor agertzen den testua sartuko dugu (horrela Facebookek egiaztatzen du orrialdea sortzen ari dena ez dela robot bat, baizik-eta erabiltzaile bat ari dela testu hori irakurtzen).
Crear página facebook

Orrialdea sortu botoian klik egin, eta dagoeneko hasierako orrialdea daukagu, informazioa sartzen has gaitezen.

Crear página facebook
  • 1. Orrialde hau argitaratu: Sortzerakoan publikoa ez izatea erabaki dugu. Nahi dugunean, hemen egingo dugu klik, publikoa izateko.
  • 2. Atsegin dut (1. Jarraitzailea egin): Nahiz-eta orrialde baten sortzaileak izan, nahi badugu, ez gara zale egingo. Agian komenigarria da, horrela gure lagunek ikusiko dutelako Iraola Kirolak-en zaleak egin garela, eta agian beraiek ere zale egingo dira, baina gure esku dago hori erabakitzea.
  • 3. Orrialde bat sortzerakoan zein aplikazio etortzen diren instalatuta eta fitxa moduan: Denda bat garenez, hauek dira. Nahi badugu, baten bat ken dezakegu.
  • 4. Aukerak (bistaren ezarpenak): Jarraitzaileek zer ikusiko duten orrialdearen horman eta zer idatz dezaketen horman. Ikusiko dugu.
  • 5. Orrialdearen Argazkia: profil pertsonal edota talde batekin egin dugun moduan igotzen da.
  • 6. Orrialdea aldatu: Orrialdearen ezarpenak. Ikusiko dugu aurrerago.
  • 7. Gogokoen ditudan orrialdeetara gehitu: Aukera hau orrialde baten administratzaile den edonork edukiko du. Horrela berak administratzen duen orrialdean Iraola Kirolak-en orrialdea gustukoa duela agertuko litzateke.
  • 8. Orrialdeari buruzko sarrera txiki bat: Barruan klik egin eta zuzenean idatziko dugu.