Orrialdeak: Nola iraunarazi eta lortu zale gehiago

Lortu dituzun zaleak mantentzea lan zaila da, baita zale gehiago lortzea ere.

Lan egin behar dugu zaleen arreta lortzeko

  • Informazio interesgarria: Publizitatezko informazioa soilik emateak ez du balio, albiste interesgarriak bidali behar dizkiegu gure zaleei.
  • Erantzun/Mezu berriei begira egon behar dugu: Zaleen mezu berriak dauden begiratu behar dugu aldiro. Horretarako orrialdea bisitatu behar dugu. Mezuren bat badago, erantzuna bidali behar dugu.
  • Aukera badago orrialde erakargarri bat garatu behar dugu: diseinu polita, aplikazioak,... Hau gutxi batzuek bakarrik egin ahal izango dute.
  • Eztabaida sortu: Galdera bat bidali, eta utzi euren iritzia eman dezaten.
  • Aholkuak eskatu: Guztioi gustatzen zaigu besteok guri aholkuak eskatzea eta guk ekarpena egin ahal izatea. Erantzuten badugu, zaleak gurekin lotuago sentituko dira. 
  • Pizgarriak: Zozketak, zaleentzako deskontu bereziak,... zerbait esklusiboa eskaini.