Orrialdeak: Iragarkiak, ordaindu beharreko publizitatea

Facebooken erabiltzaile moduan banago, eskuineko aldean 2-3 iragarki pertsonalizatu ikusten ditugu (gure profilean jarri dugun informazioaren arabera).

Anuncios en Facebook

Iragarkiak ordaindu beharreko tresna bat dira. Ikusiko dugu nola sortu gureak, ordaintzeko prest bagaude.

Gure orrialdean egonda, Ad batekin sustatu esteka aukeratuko dugu.

Creación de anuncios

Iragarri Facebooken atalera joango gara. Nahi dugun testua jarriko dugu.

Creación de anuncios

Iragazki bat daukagu, iragarki bat gehitzen dugunean nori zuzenduta dagoen jartzeko. Kanpaina oso segmentatuak sor ditzakegu, parametro batzuk kontuan edukita: erabiltzaile profiletan dauden hitz gakoak kontuan edukita (kirola, igeriketa,...), adinaren arabera, kokapenaren arabera,...

Creación de anuncios

Enplegua eta heziketa kontuan edukita, nire orrialdearekin konektaturik daudenen arabera (agian iragarkia ez da interesgarria orrialdearen zaleak direnentzat, helburua zale berriak erakartzea izan daitekeelako).

Creación de anuncios

Kanpaina batean zenbat diru gastatzen ari garen kontrolatzeko era ezberdinak dauzkagu: klik bakoitzaren kostea (iragarkiaren estekaren bidez erabiltzaileren bat nire orrialdean sartzen den bakoitzean ordaindu beharko dugu) eta inprimaketa bakoitzaren kostea (iragarkia ikusgai dagoen bakoitzean X ordainduko dut, erabiltzaileak gure iragarkian klik egiteak edo ez berdin dio). Hilabetean zenbat gastatu nahi dudan erabaki dezaket; kreditua agortu arte iragarkia  eduki, eta gero iragarkia ez erakutsi hurrengo hilabetera arte... Eguneko muga bat ere jar dezakegu.

Creación de anuncios

Zenbat jendek ikus dezakeen iragarkia.

Creación de anuncios

Eta bukaeran kreditu-txartelaren datuak sar ditzaket (gure iragarkiak ordaintzeko).

Creación de anuncios

Ez dugu probatu zer moduz doan. Probatu duten batzuek esperientzia ona dela esaten dute.