Orrialdeak: Idatzi orrialdean administratzaile moduan

Orrialdearen Horman ongietorri mezu bat jarri behar dugu. Betiko moduan egingo dugu, ez dauka misteriorik, gure horman zerbait idazten dugunean bezala.

Escribir en la página

Ikusten duzuenez, ez dut idazten nire izenean, orrialdearen izenean baizik. Talde batekin ezberdin gertatzen zen, nahiz-eta taldearen administratzailea izan, nire izenean idazten nuen.

  • Talde baten administratzaile banaiz, taldearen horman idazten dudanean NIRE IZENA ikusiko da, eta jendeak badaki ni izan naizela idatzi duena.
  • Orrialde baten administratzaile banaiz, orrialdearen horman zerbait idazten dudanean, nire izena ez da inon ikusiko. ORRIALDEAREN IZENEAN idatziko dut.

Hau zenbait kasutan desabantaila izan daiteke. Irakurri honakoa.

Hau argi eduki behar dugun gauza bat da, gainera, kasu batzuetan gure kontra bueltatu daiteke. Nik, Koro Gabiolak, Iraola Kirolak orrialdea sortu dut eta orrialdearen administratzailea naiz. Iraola Kirolak-en ezin izango dut ezer idatzi nire izenean, ez iruzkindu, ez ezer ;(

  • Batzuetan interesgarria izan daiteke nire izenean idatzi ahal izatea:
  • Jendeari gustatzen zaio jakitea nor erantzuten ari den, pertsona gisa ikustea.
  • Nire izenean (eta ez erakunde moduan) erantzun bat eman nahi dut.
  • ....

Orrialdearen sortzailea naizenez, ez dut lortu administratzaile moduan baja nola eman behar den jakitea. Administratzaile gehiagori alta eman ahal zaie, horiei administratzaile moduan baja eman dakieke eta ez dago arazorik, baina ez dago modurik sortzailea dena administratzaile moduan baja emateko (norbaitek jakinez gero nola egin, mesedez, komentatu).

Kontuan eduki hau. Oztopo bat izan daitekeela ikusten baduzue, hauxe litzateke hasieratik ekiteko momentua. Orrialdea ezabatu, eta orrialde berri bat sortu profil berezi batekin. Profil hori erabili soilik orrialdeak administratzeko.

  • Profil pertsonal bat sortu
  • Bilaketatik ezkutatu, ez utzi inork profila ikus dezan, ezin izan dezatela aurkitu, horrela ez da egongo modurik profil honekin harremanetan sartzeko.
  • Profil horrekin behar dituzuen orrialdeak sortu.
  • Orrialdearen izenean zerbait idatzi behar duzuenean, Facebooken administratzaile profil horrekin sartu.
  • Zerbaiti zuen izenean erantzun nahi diozuenean, zuen profil normalarekin sartu eta egin iruzkina. Kontuz horrekin: Idazki berri bat egiten baduzue profil horrekin (ez erantzun bat, zerbait berri idazten baduzue), ez da orrialdearen zaleen hasierako orrialdeetan ikusiko. Zuek erabiltzaile arrunt bat zarete orrialdean, beraz ez dute ikusiko orrialdean sartzen ez badira. Ulertzen?

Zuen erabakia da nola egin

Nola ikusiko lukete orrialdearen zaleek idazki berri bat dagoela?

Orrialdearen horman mezu bat idatzi dugu administratzaile moduan. Orrialdearen zaleek euren  hasierako orrialdean ikusiko lukete? BAI. Hau ere taldeekiko ezberdina da.

Facebook home de amigo
Orrialde zale GUZTIEI eguneraketa bidaltzeko aukera ere badaukagu. Euren postontzira ez da helduko, baina eguneraketa gunera helduko zaie,  Mezuak eta eguneraketak Facebooken

atalean ikusi dugun moduan