Orrialdeak. Gehitu aplikazioak: FBML Estatikoa

Dagoeneko orrialdearen zirriborro bat daukagu. Hormaren ezarpenetan ikusi dugun bezala, zale ez den erabiltzaile bat bisitan etortzen denean, horma da ikusiko duena.

Zer dela-eta ez diogu erakutsiko beste fitxa bat gure aurkezpen txiki batekin (zer aurkituko duen, nor garen...)? Egin al daiteke?

Static FBML aplikazioa daukagu. Horri esker Facebookeko orrialdeak pertsonalizatu daitezke pixka bat, HTML eta FBML (Facebook Markup Language) erabiliz. Horretarako HTML edota FBMLri buruz zerbait jakin behar dugu (FBML PDF eskuliburua ingelesez).

Ikus dezagun. Bilaketa koadroan FBML bilatuko dugu, eta emaitzak ikusiko ditugu. Ikusten dugunez, arrakasta gehien daukana "FBML Finkoa" aplikazioa da, 45 miloi erabiltzaile aktiborekin. Eta gainera puntuazio oso onarekin (4/5). Estekan klik egingo dugu:

Static FBML

Eta aplikazioaren orrialdera joango gara (kasu honetan orrialde bat da, Atsegin dut(1) ikusten dugulako). Orrialdearen zale egin gaitezke, jartzen dituzten eguneraketak jarraitu ahal izateko.

Gehitu nire orrira aukera agertzen da, beraz primeran, orrialdeetan instalatu daitekeen aplikazioa baita.

Static FBML

Behin Gehitu nire orrira aukeratzen dugunean, leiho bat irekiko da. Eta hor aukeratuko dugu aplikazioa zein orrialdetan nahi dugun instalatu. Iraola Kirolak denda aukeratuko dugu, eta gero Orrialdera gehitu.

Static FBML

Dagoeneko ez daukagu orrialde gehiagorik aplikazio hau instalatzeko (orrialde bakar baten administratzaileak gara-eta).

Static FBML

Nola egingo dugu lan aplikazio honekin?

Orrialde batean instalatuta daukagun aplikazio batera joan nahi dugunean, Orrialdea aldatu atala aukeratu behar dugu

Static FBML

Aplikazioen atalean, oraintxe instalatu duguna bilatuko dugu. Behin topatu dugunean, Aldatu estekan klik egingo dugu:

Static FBML

Eta FBML Edizio panelera joaten gara:

Static FBML

Normalena da HTML ezagutzea eta FBML ez ezagutzea, hots, HTML editore batekin HTML kodea sortu, kopiatu eta gero kaxan eranstea. Hemen, batzuetan bideoekin izaten dira arazoak. Bideo bat tartean sartzeko, Facebookeko FBMLa erabili behar da, HTML erabiltzea ez baita nahikoa. Baina HTML bidez taulak, irudiak, estekak,... sartzeko ez dago arazorik.

Kutxari titulu bat jarriko diogu: Aurkezpena.

Eta FBML eremuan, editore batekin sortu dugun HTML kodea jarriko dugu edota, FBML lengoaia ezagutzen badugu, FBML kodea.

Static FBML

Aldaketak gordeko ditugu. Nola gehituko dugu orain fitxa? Izan ere, kasu honetan, fitxa moduan gehitzeko aukera ematen digu.

Static FBML

Gainera, aplikazio hau koadro-fitxan agertzeko ere programatuta dago.

Static FBML

Aurkezpen orrialdea aldatu

Orrialdea aldatu atala aukeratuz gero, Aplikazioak atalean, Presentacion-FBML bilatuko dugu. Aldatu-n klik egingo dugu.

Static FBML

Hemen zera egin dezakegu:

  • 1: Aurkezpena deitu diogun orrialdea alda dezakegu. Gure helburua funtzioa ikustea da, beraz, HTML kode oso sinplea sartu dugu. Orain, ondo pentsatu zein izango den zure aurkezpena eta HTML kodea edota FBML kodea sortu.
  • 2: Beste FBML orrialde bat sortu.

Static FBML