Orrialdeak: Facebookeko orrialdeen ezarpenak-VI. Orrialdea aldatu: Aplikazioak

Dagoeneko instalatuta datorren aplikazio batekin ikusiko dugu adibidea. Denda bat garela esan dugunez, Iritziak aplikazioa instalatuta dator; gainera, fitxa moduan agertzen da.

Horrela gure orrialdearen zaleek dendari buruzko iritziak jar ditzakete, beste zale batzuek irakurri ahal izateko.

Demagun aukera hau ez zaigula interesatzen. Ikusiko dugu zeintzuk aukera dauden eta nola kendu. Orrialdea aldatu-n klik egingo dugu:

Editar página

Eta Aplikazioak atalean Iritziak atala bilatuko dugu:

Aplicaciones de pagina
  • Estekatu fitxa honetara: Esteka zuzena orrialdearen Kritikak aplikaziora.
Aplicaciones de pagina
  • Aplikazioaren Ezarpenak atalean klik egingo dugu eta hau agertuko da:
Aplicaciones de pagina

Lehen Aplikazioak Facebook-eko profiletan atalean ikusi dugunaren antzeko zerbait da.

  • Box (Koadroa): Erabakiko dugu Iritziak aplikazioa Koadroak fitxan egon ala ez.
  • Tab (Fitxa): Iritziak aplikazioa fitxa moduan agertzea nahi dugun ala ez erabakiko dugu. Gehituta badago, ezabatuko dugu Kendu-n klikatuz.
Aplicaciones de pagina

Additional permissions (Baimen gehigarriak): aplikazioak dauzkan baimenak ikusiko ditugu.

Aplicaciones de pagina

Ezer ukitu baino lehen, Iritziak aplikazioa bistan zegoen :

Aplicaciones de pagina

Orain desagertu egin da:

Aplicaciones de pagina

Nahi izanez gero, berriro gehitu beharko genuke horretarako + botoian Iritziak aukeratu beharko dugu (hor instalatuta dauzkagun aplikazioak eta fitxa moduan jar daitezkeenak agertzen dira):

Aplicaciones de pagina

Eta berriro aplikazioa fitxa moduan bistan egongo litzateke:

Aplicaciones de pagina

Aplikazioa kentzeko aukera ere badaukagu: Aplikazioa kendu.

Aplicaciones de pagina

Kasu honetan, Iritziak orrialde bat sortzerakoan instalatzen den aplikazio bat denez, ez da guztiz desagertzen... Berriro gehitzeko aukera edukiko genuke era erraz batean:

Aplicaciones de pagina

Instalatzen ditugun aplikazioekin ikusiko dugu ez dela hau gertatzen. Ezabatzen baditugu, ez dira hemen eskuragarri egongo, eta berriro instalatu beharko genituzke. Laster ikusiko dugu aplikazioak instalatzeko atala.