Orrialdeak: Facebookeko orrialdeen ezarpenak-III. Orrialdea aldatu

Orrialdean administratzaile moduan egonda, ORRIALDEA ALDATU aukeratuko dugu

Editar información

Orrialdearen konfigurazio aukeretara joango gara:

Editar información
  • 1: Sortuta dauzkagun orrialde eta iragarpenen mantentzea.
  • 2: Ezarpenak: hemen zehaztuko dugu orrialde hau ikusteko zein gutxireneko adin eduki behar den, zein den jatorrizko herrialdea; gainera, dagoeneko argitaratuta dagoen ala ez jar dezakegu.
  • 3: Hormaren ezarpenak: orrialdearen hormaren konfigurazioa.
  • 4: Mugikorra: argazkiak igo ditzakegu posta elektronikoaren bidez eta hemen ikusiko dugu mugikor bat nola aktibatu, mugikorren bidez egoera eguneraketak orrialdera bidali ahal izateko. Ez dakigu Espainian funtzio hau erabilgarri dagoen.
  • 5: Aplikazioak: orrialdean instalatuta dauden aplikazioak. Horien edizioa eta konfigurazioa.
  • 6: Orrialdea argitaratu: oraindik argitaratu ez badugu, argitaratzeko aukera ematen digu.
  • 7: News for Page Admins (Berriak): administratzaile izateagatik interesgarriak izan daitezkeen albisteak.
  • 8: Insights (Estatistikak): estatistiken modulu txiki bat
  • 9: Promote your page (zure orrialdea sustatu): Facebookek lagunduko digu leku ezberdinetan gure orrialdea sustatzen, ikusiko dugu nola.
  • 10: Admins (Administratzaileak): hemen ikusiko dugu nortzuk diren administratzaileak eta nola gehitu berri bat.
  • 11: Zure Orrialdearekin Laguntza: laguntza modulu bat
  • 12: Promote with Facebook Badge (Facebook-eko bereizgarri batekin sustatu):  orrialdea sustatzeko beste modu bat, gainetik ikusiko dugu.