Eskuliburuaren helburua

Egunero entzuten dugu sare sozialei buruzko albisteren bat  (Twitter, Facebook, Linkedin, Tuenti,...) eta gero eta gehiagok daukagu konturen bat zabalduta horietako batean.

Eskuliburu honetan ikusiko dugu zein sare sozial mota dauden, eta zabalduena zein jarraitzaile gehien daukan sareari buruz hitz egingo dugu: Facebook.

Nori dago zuzenduta eskuliburu hau

Zure lagunekin harremana mantendu edota lagun gehiago egin nahi baduzu..., enpresa bat bazara eta zeure jarduna sustatu nahi baduzu, bezeroekin informazioa trukatu..., eskuliburu hau baliagarria izan dakizuke.

Zer ikusiko dugu

Eskuliburuan gai hauek jorratuko ditugu:

  • Profil pertsonala: Lagunekin harremanetan egoteko, galduta geneukan jendea bilatzeko, antzeko zaletasunak dituen jendea bilatzeko,...
  • Taldeak: Facebookeko taldeetan parte hartu eta taldeak sortu: Iritzia emateko eta esperientziak trukatzeko talde batean NOLA SARTU ikusiko dugu, baita talde bat NOLA SORTU ere.
  • Facebookeko orrialde baten ZALE NOLA EGIN): Bere argitalpenak interesgarriak badira, orrialdearen zale egingo gara. Orrialde horiek marka batenak izan daitezke (Coca-cola, Cannondale, ...), ospetsu batenak (Michael Jackson..), denda batenak (Kisale , bizikleta-denda bat, bertako eskaintzak jaso nahi ditugulako-edo)
  • Orrialde bat sortu zerbitzu, marka,... baten publizitatea egiteko
  • Aplikazioak: Aplikazio batzuen instalazioa eta erabilpena.

Nola ikusiko dugu

Errazena benetako adibide batekin ikustea da: zu eta ni moduko pertsona baten profila sortuko dugu. Pertsona horrek Facebookeko plataforma asmo ezberdinekin erabiliko du.