Covid19 Koronabirusa: IMH Campuseko azken ordukoak

Covid19 oharra 2022-4-25

 

Indarrean dagoen legeak agintzen dituen jarraibideak errespetatuz jarraitzen dugu lanean.

 

Arau orokor gisa, ez da derrigorrezkoa izango musukoak erabiltzea IMH Campuseko lanpostuetan. Hala ere, 1,5 metroko segurtasun-distantziari eutsi ezin zaion eta aireztapen-baldintza egokirik ez dagoen tokietan,  musukoa erabiltzea gomendatzen da pertsonen arteko kontaktua jarrai denean. Edozein egoeratan, bentilazioari eman lehentasuna.

Derrigorrezkoa izango da musukoak erabiltzea langileak Covid-19arekin bateragarriak diren sintomak dituenean edo gaixotasuna duenean.

Baldintza horiek berak aplikatuko zaizkie IMH Campusera sartzen diren kanpoko pertsonei.

 


Zuen esanetara gaude ondorengo telefono / posten bidez:

Lanbide Heziketako Heziketa Zikloak

943748265 / 943744132 zikloak@imh.eus

Enplegurako Prestakuntza

943748266 / 943744132 imhformazioa@imh.eus

Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola

Gradua: 943748264 / 943744132 / ingeniaritza.ehu@imh.eus

Ingeniaritza Dualaren Unibertsitateko Eskolako ikasleentzat bidaiatzeko agiria
Eusko Jaurlaritzak 2020ko urriaren 26an hartu dituen konfinamendu-neurri berrien aurrean, ikasteko egin behar diren joan-etorriak egiaztatu behar dira. Ikasketak egiten dituzuen lekurako joan-etorriak egiaztatzeko matrikula-frogagiria erabil dezakezue.

Masterra eta Espezializazioak: 943748264 / 943744132 / ingeniaritza.ehu@imh.eus

Proiektuak eta zerbitzuak

943744132 / imh@imh.eus

Incress: 943748275 / 943744132 incress@incress.com