Fabrikazioa
Fabrikazio arloko ikastaroen bidez makina erreminten prestaketa, eta erabilerari buruzko ezagutzak jasotzeko aukera izango duzu, ohiko fresagailu eta tornuetatik hasita, 5 ardatzetako mekanizatu zentruetararte. Makina hauen zenbakizko kontrolak era ezberdinetan programatzen ere ikasteko aukera izango duzu: ISO lenguaia, elkarrizketa bidezkoa programazioa, parametrikoa, planu inklinatuen programazioa, neurtzeko zundak, erreminta motorizatua...
Merkatu industrialean erabilienak eta puntakoak diren software-ak erabiltzen ditugu: Fagor, Fanuc, Siemens, Heidenhain, etab. Gure eskaintzan NX eta Powermill software-kin CNCko programak egiteko CAM-eko ikastaroak ere aurkitu dituzakezu, 2+1/2 ardatzetako eta 5 ardatzetako fresagailuentzat. Fabrikazio aurreratuari dagozkion azkeneko nobedadeak ere baditugu, abiadura haundiko eta errendimendu altuko mekanizatu bidezko fabrikazioa edo fabrikazio gehigarria: materialak eta konposatuak, besteak beste.
Fabrikazioko ikastaroak
| Ikastaroaren izenburua | Iraupena | Hurrengo data |
|---|---|---|
| SIEMENS OPERATE Fresatzeko makina: pieza eta erreminta neurtzeko zikloak | 14 | Galdetu datak |
| SIEMENS OPERATE Fresatzeko makina: G kodeko programazioa | 40 | Galdetu datak |
| SIEMENS OPERATE Fresatzeko makina: piezaren eta erremintaren neurketa-zikloak | 14 | Galdetu datak |
| SIEMENS OPERATE Tornua: G kodeko programazioa | 40 | Galdetu datak |
| SIEMENS Torneaketa: prestaketa eta mekanizazioa. | 35 | Galdetu datak |
| SIEMENS: programazio parametrikoa | 15 | Galdetu datak |
| Tornuko eta Fresatzeko makinarako CAD-CAM programazioa | 100 | Galdetu datak |