HEIDENHAIN 530: Programazioa (Gela birtuala)

Iraupena
40 ordu

Nori zuzenduta

Fresaketa-prozesuetan pieza-programak egin nahi dituzten langileak, produkzio-, muntaketa- eta mantentze-arloetakoak edo beste arlo batzuetakoak, ezagutzak eta gaitasunak handitu nahi dituztenak.

Helburuak

  • CNC programak egitea, piezak fresaketaren bidez mekanizatzeko.
  • Beharrezko ezagutza teoriko eta praktikoak lortzea, CNCrantz behar bezala birziklatzeko.

Edukiak

  • HEIDENHAIN programazioa. Sarrera.
  • Erreferentzia-sistemak: pieza-zeroen taulak zehazteko eta haiekin lan egiteko moduak.
  • Ibilbideen programazioa.
  • Alaka eta biribiltze automatikoaren programazioa.
  • Erreminta-konpentsazioak.
  • Ziklo finkoen programazioa: zulaketa-zikloak, hutsuneak, lauketak, inguruak…
  • Azpiprogramak eta errepikapen partzialak.
  • Simulazio bidezko programazioa.

Aurrez jakin beharrekoak

Oro har, fresaketa-prozesuei buruzko oinarrizko ezagutzak edo lan esperientzia. Fabrikazio-planoen interpretazioari buruzko oinarrizko ezagutzak.

Ikasleek Interneterako konexioa duen ekipo informatikoa eduki beharko dute. Parte-hartzaileek NX CAM lizentzia eskuratu ahal izango dute ikasturtean zehar


Zalantzarik?

Deitu egiguzu ondorengo zenbakira

Edo bete formulario hau: