CAD/CAM + VNCK - Zenbakizko kontrol birtuala kernel
- Iraupena
- 40 ordu
 
          Nori zuzenduta
Produkzioko langileak, mekanizaziora bideratutako diseinuaren oinarrizko ezagutzak eta Sinumerik (Siemens) enpresaren ingurunera lotutako tornu eta fresatzeko makinen mekanizazioaren oinarrizko ezagutzak ere eskuratzeko interesa dutenak.
Helburuak
- Elementu sinpleak diseinatzea eta mihiztatzea, ondoren mekanizatzeko. 
- Pieza bat fabrikatzeko prozesua aztertzea eta egitea, zenbakizko kontrola (CNC), ordenagailuz lagundutako diseinua (CAD) eta ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) erlazionatuta.. 
- Eragiketen nabigatzailea antolatzea eta kudeatzea, eta fabrikazio-prozesua behar bezala konfiguratzeko beharrezko urratsak egitea, VNCKak eskainitako txantiloiak erabilita. 
- Fabrikazio eta informazio teknikoko prozesutik edo produktuaren informazio grafikoa duen fitxategi informatiko batetik abiatuta, Siemens-erako CNC programak simulatzea eta egitea makinetan, fabrikazio mekanikoko produktuak lortzeko. 
Edukiak
- CAD: krokis-ingurunea. 
- Solido sinpleak modelatzea. 
- Mihiztadura. 
- Fabrikazio-prozesua definitzeko geometria, dimentsioak eta gutxieneko erradioak aztertzea. 
- Torneaketa: oinarrizko torneaketa-eragiketak. Aurpegitzea, arbastatzea, akaberak, artekatzeak eta hariztatzeak. 
- Fresaketa: pieza bat arbastatzea eta hondarrak arbastatzea. 
- Akabera-estrategiak: 2D eta 3D akaberako oinarrizko estrategia batzuk definitzea eta hautatzea. 
- Zulatzea. 
- Talkak egiaztatzea. 
- VNCK inguruneak emandako makinekin simulatzea. 
- Postprozesatua: kontrol desberdinetarako CNC programa sortzea. 
- VNCKa abiaraztea eta maneiatzea: Sinumerik ingurunea. 
Aurrez jakin beharrekoak
Fresatzeko makinako eta tornuko mekanizazio-prozesua ezagutzea.
