IMH sariak 9. edizioa (2011)

 

  • Ikasle aipagarria: Izaskun Unanue zarauztarra (1986an jaiotakoa eta aparejadorea), fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea eta Elgoibarrera etorri berri den AVS enpresan dihardu lanean, lanerako prestakuntza enpresa honetan amaitu ondoren.
  • Aipamen berezia: Larraitz Uranga Larrea Azkoitiarrari egokitu zaio (1990ean jaiotakoa), Fabrikazio mekanikoaren produkzioko programazioko ikasi eta lan ereduko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea. Azken urtean Larraitz IMHko lantegian egon da lanean eta ezaguna da Euskoskillseko eta Spainskills lanbide heziketako olinpiadetan urrezko domina lortu baitu CNC Fresatzeko probetan eta beraz urrian Worldskillsen parte hartuko du.
  • Ikasle aipagarri elgoibartarra: Mikel Zubiaurre Elorza (1991an jaioa), Industri Ekipoen Mantenimenduko goi-mailako heziketa zikloetako ikaslea.
  • Ikasle ohi aipagarria: Eleazar Raya Diez Ermuarra izan da (1979), Soraluce S.Coop.eko Zuzendari Komertziala.

Ikasle ohi aipagarriaren ibilbidea: Eleazar (Ermua, 1979) Industri Ekipoen Mantenimenduko Goi-Mailako heziketa zikloa ikasi zuen IMHn 1997-1999 urteetan eta azken urtean Etxe-Tar enpresan egin zituen praktikak. Praktikak amaitu ondoren, IMHen jarraitu zuen Txandakako IMH Ingeniaritza Ikasten alternantzia Etxe-Tarren eginez. Atzerriko misioa  (atzerriko lan egonaldia) Frantzian egin zuen eta ikasketak amaitzean Etxe-Tarreko Prozesuen ingeniari bezala jarraitu zuen lanean. 2006an Soraluce E.Koop.en hasi zen lanean eta egun  zuzendari komertziala da enpresa berean.

Enpresa babesleak: DANOBAT GROUP, ETXE-TAR, S.A.,  MAPFRE SEGUROS, SARIKI , METAL PERFORMERS

Enpresa kolaboratzaileak: AGME, S.A. - ALCORTA FORGING GROUP, S.A., - DPH PROIEKTU HIDRAULIKOEN GARAPENA S.L. -  ELKARMEDIA, S.L. -  ENGRANAJES GRINDEL, S.A.L. - GORATU MAQUINAS-HERRAMIENTA, S.A. - IBARMIA, S.A. -  ILS -  INDUSTRIAS ALGA, S.A - JUARISTI, S.L. - KONDIA -  LAIP, S.A. -MAZA - PIERBURG,S.A.- PIXEL SISTEMAS, S.L.